Ramses X.a

Jepermaatra-Setepenra Ramses-Amonherjepeshef edo Ramses X.a, Egiptoko XX. dinastiako bederatzigarren faraoia izan zen. K.a. 1108tik K.a. 1099 arte gobernatu zuen. Bere tronu izena Jepermaatra-Setepenra da "Raren Justiziaren manifestazioa, Raren aukeratua".

Ramses X.a

Faraoi

K.a. 1111 - K.a. 1107
Ramses IX.a - Ramses XI.a
Bizitza
JaiotzaK.a. XII. mendea
HerrialdeaAntzinako Egipto
Lehen hizkuntzaEgiptoera
HeriotzaK.a. 1107 ( urte)
Hobiratze lekuaErregeen harana
Familia
AitaRamses IX.a
AmaBaketwernel
Seme-alabak
LeinuaEgiptoko XX. dinastia
Hezkuntza
HizkuntzakEgiptoera
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Find a Grave: 7261692 Edit the value on Wikidata

Ramses X.aren erregealdia

Ramses X.a, oso gutxi dokumentatua dagoen faraoi bat da. Bere erregealdiari buruz ezagutzen den guztia, segurtasun falta eta hilobi lapurreta boladek, aurreko faraoien gobernupean ohikoak izan zirenak, bere erregealdipean aurrera jarraitu zutela da.

Bere erregealdia, hiru edo lau urtekoa izango zen, egiptologo gehienen iritziz, eta ez bederatzikoa, antzinak zenbait adituk uste zuten bezala.

Deir el-Medinako langileen greba

Bere erregealdiko lehen eta bigarren urteak, Turingo 1932-1939 Papiroak deskribatzen ditu, bere hirugarren urtea, Deir el-Medinako langileen erregistro batean dokumentatzen den bitartean. Testua, nekropoliko langileen greba orokor bati buruzkoa da, libiar lapurrek Erregeen Haranean suposatzen zuten arrisku eta mehatxua zela eta. Bere erregealdian, langileek, greba egin zuten ordaindu gabeko soldaten ondorioz.

Deir el-Medinako langileak 3. urteko III. hilabeteko Peret, (negua) 6, 9, 11, 12, 18, 21 eta 24. egunetan greban zeudela erregistratuta dago, basamortuko jendeari zioten beldurragatik (libiarrak edo Meshuesh), zigorrik gabe zebiltzanak Goi Egipto eta Tebas aldetik. Honek, Deltaren mendebaldeko eskualdean, garai honetan libiarren sarrera masiboa isladatzen du.

Ramses X.a, Egiptoko Inperio Berriko azken erregea da, noren bere Nubia gaineko gobernua, Anibako idazkun batek ziurtatzen duen.

Ramses X.a eta Tyti erreginaren hilobia

Bere hilobia, KV18a, Erregeen Haranean, amaitu gabe dago, eta zalantzazkoa da han lurperatu izana, hil objektuen zatirik ez baita geratzen, eta, gainera, bere garaiko ezer ez baita aurkitu.

Tyti erregina, Erreginen Haranean zulatutako hilobi batean, QV52an lurperatua izan zen.

Ramses X.aren ondorengoa, Ramses XI.a izan zen.

Bere garaiko testigutzak

  • Ez dira ezagutzen bere garaiko eraikinen hondakinik, bere KV18 hilobia izan ezik
  • Estela bat eta idazkun bat kontserbatu ziren, usurpatuak, Karnakeko esfinge batean.


Aurrekoa
Ramses IX.a
Egiptoko faraoia
XX. dinastia
Ondorengoa
Ramses XI.a
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.