Ramses V.a

Usermaatra-Sejeperenra Ramses-Amonhirkhopshef edo Ramses V.a, Egiptoko XX. dinastiako laugarren faraoia izan zen, K.a. 1147 eta K.a. 1143 bitartean.

Ramses V.a

Faraoi

K.a. 1149 - K.a. 1145
Ramses IV.a - Ramses VI.a
Bizitza
JaiotzaK.a. XII. mendea
HerrialdeaAntzinako Egipto
HeriotzaTebas, K.a. 1145 ( urte)
Hobiratze lekuaKV9
Heriotza moduaberezko heriotza: Baztanga
Familia
AitaRamses IV.a
AmaDuatentopet
Ezkontidea(k)Henutwati (en) Itzuli
Tawerettenru (en) Itzuli
LeinuaEgiptoko XX. dinastia
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Find a Grave: 7261668 Edit the value on Wikidata
Ramses V.arentzako hilobia, ondoren, bere osaba Ramses VI.ak usurpatu zuena.

Erregealdia

Ramses III.aren biloba, Ramses IV.aren semea eta bere oinordeko izango den Ramses VI.aren iloba zen.

Bere erregealdiko bereizgarria, Amonen Apaiz Gorenen botere gehitzea izan zen, herrialdeko lur eremu handiak eta estatuaren finantzak kontrolatzen zituena faraoiaren mende.

Bere gobernualdian Wilbour papiroa idatzi zen, bere erregealdiko 4. urtean datatua dagoena, kontu ekonomiko orokorren eta fiskalitate dokumentu garrantzitsua, argi adieraziz Amonen Apaiz Gorena zen Ramsesnakhten botere hazkuntza.

2044 Turingo Papiroak, Deir el-Medinako langileek, sarri, Ramses V.aren hilobia den KV9an lanean aritzeari uzten ziotela, erregealdiaren lehen urteetan, "etsaia"ri zioten beldurragatik, Jamahiriyak Per-Nebyt hiria "erretzen" egiten zituen ustezko erasoak. Honek, faraoiak berak, bere hilobi propioaren segurtasuna mantentzen berebiziko zailtasunak zituela adierazten du, baita langileen elitea ere, eta, ziuraski, baita bere herria babesteko arazo handiak ere.

1887 Turingo Papiroak, Elefantinako apaizak tartean sartuta egon ziren istilu finantzaria kontatzen du.

Ramses V.aren hilobia

Ramses V.a hiltzen denean, gaitz infekzioso baten ondorioz (baztanga) bere KV9 hilobiaren eraikuntza hasi zen, Erregeen Haranean, baina bere osaba eta oinordeko Ramses VI.a izango da hilobia amaituko duena, garai nahaspilatsu batean, usurpatuz. Litekeena da bere osabak tronutik kendu izana.

Biban el-Moluken beste hilobi bat hasi zuela iradoki da, baina amaitu gabe geratu zen.

Bere momia, KV35 hilobiko errege gordelekuan aurkitu zuten, eta, gaur egun, Kairoko Egiptoar Museoan zainduta dago. Bere momiaren azterketak, 35 urte inguru zituela, nafarreriak jota hil zela adierazi zuen.

Bere garaiko testigutzak

Zenbait hiritan, bere izena idatzia duten objektu batzuk aurkitu dira:


Aurrekoa
Ramses IV.a
Egiptoko faraoia
K.a. 1147-K.a. 1143
Ondorengoa
Ramses VI.a
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ramses V.a Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.