Ramsay Clark
Ramsay Clark (Dallas, Texas, 1927ko abenduaren 18a - New York, 2021eko apirilaren 9a) estatubatuar abokatu, ekintzaile eta politikaria izan zen.
Tom C. Clark AEBetako Fiskal Nagusi eta Auzitegi Goreneko epailearen semea izan zen. 17 urterekin Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuen marine-etan. Gerra amaitu ondoren zuzenbidea ikasi zuen eta abokatu gisa lan egin zuen.
Justizia Sailean lan egin zuen John F. Kennedy eta Lyndon B. Johnson presidenteen gobernuetan. 1967tik 1969ra Estatu Batuetako Fiskal Nagusia izan zen.
Liberal aurrerakoia izan zen. Heriotza-zigorraren aurka agertu zen, eta eskubide zibilen eta askatasun zibilen aldeko sutsua izan zen. Trustaren aurkako legeak ere sustatu zituen.
Gobernua utzi ondoren, aktibismo aurrerakoiko kanpaina asko zuzendu zituen. Terrorismoaren aurkako gerraren aurka agertu zen eta George W. Bush presidentea salatu zuen. Charles Taylorren, Slobodan Miloševićen, Saddam Husseinen eta Muammar Gaddafiren abokatu defendatzailea izan zen.