Ramona Zapatero Zapatel

Ramona Zapatero Zapatel (Cervera del Rio Alhama, Errioxa, 1898ko abuztuaren 31 -  ? ) [1]emakume ekintzailea izan zen. II. Errepublikako urteetan elkartasun lanetan jardun zuen.[2]

Ramona Zapatero Zapatel
Bizitza
JaiotzaCervera del Río Alhama, 
Herrialdea Errioxa
Jarduerak
Jarduerakekintzailea

Bizitza

Ramona Zapatero Zapatelek eta Garraldako (Nafarroa Garaia) bere senar Ramonek[3] II. Errepublikako urteetan elkartasun lanetan parte hartu zuten. 1934ko urrian Asturiasen izandako mobilizazioen ondoren San Kristobal gotorlekuan atxilotutako presoak bisitatzera, arropa, elikagaiak eta botikak eramatera gotorlekura igotzen zen emakumeetako bat bezala gogoratzen da.

Uztailaren 18ko arratsaldean, Ramon bere etxetik desagertu egin zen eta 1936ko abuztuaren 24an hil zela baieztatu zuten. Egun batzuk lehenago, Ramona eta Jose Ramon seme zaharrena (16 urte zituen) atxilotu eta giltzapetu egin zituzten. Behin aske, bera eta bere bost seme-alabak (Jose Ramon, Angel, Maria Esther Elisa, Juana Maria Rosario eta Manuel Maria Justo) Frantziatik, Bartzelonatik eta Valentziatik igaro ziren. Hiru txikiek 6-12 urte zituzten. Ramona eta bere seme-alabak behin baino gehiagotan saiatu ziren Ameriketara ihes egiten, baina ez zuten espedizioetan sartzerik lortu.[4]

Aitortzak

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.