Ramon Usanditzaga
Ramon Usanditzaga Soraluze (Donostia, 1889ko martxoaren 24a-1964ko ekainaren 28a) musikagile eta musikari ezaguna musika-lan zabala utzi zuen. Haren anaia Jose Maria Usandizaga zen eta hau 1915ean hil zenean haren obra osatzen saiatu zen.
Ramon Usanditzaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1889ko martxoaren 24a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 1964ko ekainaren 28a (75 urte) |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | orkestra zuzendaria eta musikagilea |
Kidetza | San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia |
Mugimendua | Euskal Pizkundea |
Genero artistikoa | musika klasikoa |
Biografia
Abokatua lanbidez, gaztetatik bere anaiarekin batera musika ikasi zuen. Anaia, Jose Maria Usandizaga (1887-1915), oso gazte hil zen eta Ramonek haren obra osatzeko lana hartu zuen. Beste lanen artean, Gregorio Martínez Sierraren libretoa zuen La Llama opera burutu zuen; 1918an estreinatu zen Donostian. Zentzu berean, anaiaren Enarak zarzuela opera bihurtu zuen; estreinaldia Bartzelonako El Liceu antzokian egin zen. Azken lan honetan Martínez Sierraren eta haren emaztearen María Lejárragaren laguntza izan zuen. Bestetik ere, ahots bakarrerako asmatutako kanta askok abesbatzarako moldatu zituen, batez ere Donostiako Orfeoiak abesteko: Mari Domingi, Txantxangorria, Txoriñua nora ua, Egunto batez, Beñat Mardoren, Gabonetan.
1940an, Donostiako Udalak bertako Kontserbatorioan irakasle izendatu zuen eta 1941ean zuzendaria. Ramonen borroka erdi mailako kontserbatorioa izanik, udalarena izateaz utzi gabe, goi mailakoaren izendapena lortzea eta, azkenik, lortu zuen.
Buru belarri musikara emanda, Donostiako Kontserbatorioaren Orkestra Sinfonikoa sortu zuen. Orkestra 1942an aurkeztu zen eta Ramon Usandizaga hil arte haren zuzendaria izan zen. Donostian ere, 1939tik, Donostiako Musika Hamabostaldia hasi zen antolatzen eta Usandizaga haren kolaboratzaile sutsua izan zen. Gerra ondorengo Donostiako musikaren suspertzailea nagusietariko bat izan zen musikaria.
1952ko urtarrilaren 21ean San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiaren akademiko izendatu zuten.
Obra
Hemen Ramon Usanditzagaren lan batzuen aukeraketa azaltzen dugu.
Zarzuela
- La capa del diablo, 1940an taularatuta. Libretoa: Ángel Lucio del Álamo
Musika erlijiosoa
- Salve Regina
- Ave maris Stella
- Himno a San Bartolomé
- Lestonnac
- Tota pulchra
- Ubi charitas et amor
Abesbatzentzako konposizioak
- "Lo…lo…"
- "Ezcongoyetan"
- "Oi bart"
- "Tringuluntren"
- "Ay ama…"
- "Itzaya". Garrantzitsuena, Parisen ere argitaratu zen.
Orkestra lanak
- Rapsodia vasca
- Tres canciones (asturiana, zortzico, jota)
- Canciones para niños
- Zagardotegian
- San Permiñetan
- Maigañeko
Sariak
- Donostiako Orfeoiaren Ohorezko Zuzendaria.
- Donostia Hiriaren Zilarrezko Domina.
Bibliografía
- Miguel Pelay Orozco: Orfeón Donostierra: su historia (1897-1978). Donostia: Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones. ISBN 84-7173-070-7
- Jesus Maria Arozamena: Joshe Mari Usandizaga y la bella época donostierra, Donostia: Izarra, Donostia, 1969.