Ramón Rubial
Ramón Rubial Cavia (Erandio, Bizkaia, 1906ko urriaren 28a - Bilbo, 1999ko maiatzaren 24a) metalurgiaren langilea eta politikari sozialista garrantzitsua izan zen.
Ramón Rubial | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1979 - 1999 ← Ramón Rubial - Manuel Chaves →
1978ko urtarrilaren 4a - 1979ko ekaina ← baliorik ez - Carlos Garaikoetxea →
1977ko ekainaren 15a - 1999ko maiatzaren 25a Barrutia: Bizkaia
1976 - 1979 ← Ramón Rubial - Ramón Rubial →
1967 - 1970 ← Pascual Tomás (en) - Ramón Rubial → | |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotza | Erandio, 1906ko urriaren 28a | ||||||||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||||||||
Heriotza | Bilbo, 1999ko maiatzaren 24a (92 urte) | ||||||||||
Familia | |||||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | politikaria eta sindikalista | ||||||||||
Lantokia(k) | Madril | ||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||
Kidetza | Unión General de Trabajadores PSE-EE | ||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||
Alderdi politikoa | Espainiako Langile Alderdi Sozialista |
1978tik 1979ra, Eusko Kontseilu Nagusiaren kideek, euren artean adostuta, erakunde horretako presidente hautatu zuten, 1980ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak egin eta Eusko Jaurlaritzaren osaketa eta Jesus Maria Leizaolaren ondorengo lehendakaria bozkatuko ziren aldi baterako neurri gisa, hain zuzen ere, hauteskunde horien emaitzen ondorioz, Eusko Kontseilu Nagusiko presidente karguan ordezkatu zuen Carlos Garaikoetxea nafar politikaria lehendakaria izendatu zen.
Biografia
1920an UGT sindikatuan militatzen hasi zen eta 1922an PSOEn izena eman zuen. Espainiako Gerra Zibilean borrokatu zen, errepublikaren alde, eta 1937an atxilotu eta 30 urteko kartzelaldia ezarri zioten. Hasiera batean, denbora batez Donostiako Ondarretako espetxean giltzapetuta egon zen.
1944an ihes egiten ahalegindu zen, baina harrapatu eta Melitón Manzanasek basaki torturatu zuen.[1] 1956ko abuztuaren 23an askatu zuten eta klandestinitatean lan egiteari ekin zion. Alderdi sozialistaren presidentea izan zen 1976tik 1999an hil arte. 1977an Bizkaiko senatari bihurtu zen eta 1978tik 1979ra Eusko Kontseilu Nagusiaren Presidentea (lehendakariaren baliokidea).
Gaur egun, Txurdinagan PSE-EEk daukan egoitzak haren izena du. Halaber, Guggenheim Bilbao Museoaren kanpoaldean, itsasadarraren pasealekuan, haren omenezko estatua dago.
Eider Gardiazabal PSOEko politikaria eta europar legebiltzarkidea haren iloba da.[2]
Toki izenak
Bilbon bizi izan tokitik gertu, bere irudi bat jarri du udalak, eta Abandoibarreko kaleetako bati bere izena ipini zaio. Oro har Espainiako hainbat herrik Ramón Rubial gogoratzen dute zenbait ekintzen bitartez:
- Alcobendas: Enparantza eta zahar-etxea.
- Azuaga: Kalea.
- Badalona: Kalea.
- Barakaldo: Herriko parke botanikoak Ramón Rubial izena darama.
- Ramon Rubial kalea, Bilbo: Kalea Abandoibarra aldean eta eskultura multzo batean kokatzen den estatua bat.
- Castell de Castells: Kalea.
- Cuevas del Becerro: Kalea.
- Erandio: Kalea.
- Fuenlabrada: Zahar-etxea.
- Galdakao: Kalea.
- Gasteiz: Kalea.
- Getafe: Kalea.
- Lleida: Kalea.
- Móstoles: Zahar-etxea.
- Rivas Vaciamadrid: Kalea.
- Santurtzi: Parkea.
- Trapagaran: Etxebizitza eraikinen taldea.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo loturak
- Ramon Rubial Fundazioa
- Ramon Rubial eta beste lehendakariak Eusko Jaurlaritzaren gunean