Ramon Olasagasti

Ramon Olasagasti Aiestaran (Berrobi, Gipuzkoa, 1972ko apirilaren 25a) kazetaria da.

Ramon Olasagasti
Bizitza
JaiotzaBerrobi, 1972ko apirilaren 25a (51 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta kazetaria
Jasotako sariak

1993tik 2006ra bitartean Euskaldunon Egunkarian eta Berrian jardun zuen lanean, hainbat sailetan, eta egun, itzulpengintzan egiten du lan.

Mendia, bidaiak eta natura gogoko izanik, batez ere mendiko informazioa jorratu izan du prentsan, eta mendiari lotuta hainbat liburu argitaratu ditu: Mendiminez (2007) biografia liburua (gaztelaniara Las cumbres del alma bezala itzulia), Josune Bereziartu, hatz puntak (2004), Hiru pauso, hiru norabide (1999) edota Sei arrasto Eskandinavian (1998), esaterako.

Beste zenbait liburu ere argitaratu ditu, helduei nahiz haur eta gazteei zuzenduak. Berak idatzitako liburuez gain, Mikel Valverderen Rita bildumako azken tituluak itzuli ditu euskarara, eta baita Baporea bildumarako beste argitalpen batzuk ere. Literatur sari batzuk ere irabazi ditu.

Argitalpenak

Helduentzako liburuak

  • Sei arrasto Eskandinavian (Informart, 1998)
  • Hiru pauso, hiru norabide (Letxukale liburuak, 1999)
  • Josune Bereziartu, hatz puntak (Kutxa, 2004)
  • Mendiminez (Elkar, 2007) (gaztelaniaz Las cumbres del alma, José Luis Padrónek itzulia)
  • Manuel Iradier, Afrikako arimaren esploratzailea (Elkar, 2009)
  • Everest. Herri oso bat gailurrean komikia, Cesar Llagunoren marrazkiekin (Sua, 2018)
  • Iñurrategi anaiak. Mendiari bihotz emanak komikia, Cesar Llagunoren marrazkiekin (Sua, 2020)

Haur eta gazteentzako liburuak

  • Sugaar (Elkar, 2014; Xabier Lizardi Saria)
  • Ipurtargien herrian (Elkar, 2014)
  • Sasiolako errotaria (Erein, 2018; Xabier Lizardi Saria)

Itzulpen-lanak (euskarara)

  • Nire aitaren botak (Mikel Valverde, 2013)
  • Izurde bat lorategian (Knister, 2012)

Mikel Valverderen Rita bildumakoak

  • Rita erraldoia (2011)
  • Rita eta zilarrezko txoria (2011)
  • Rita, estu eta larri (2012)
  • Rita eta alkimistaren ametsa (2013)
  • Rita ez dago eztei eztitarako (2015)

María Menéndez-Ponteren Baporea bildumakoak

  • Pupi eta dinosauroen elkartea (2012)
  • Pupi eta burua hutsik zuen gizona (2011)
  • Pupi eta mamuak (2012)
  • Pupi eta cowboyen abentura (2011)

Bestelako itzulpen-lanak

  • Xabier Portugalen Pasaia 1931-1939 Zanpatuen oroimena, Koldo Izagirrerekin elkarlanean (Pasaiako Udala, 2007).

Sariak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.