Ramon Mandiola
Ramon Mandiola Larrinaga "Montxin" (Bilbo, 1898ko irailaren 15a-Leioa, 1982ko abenduan) kirol kazetari ezaguna izan zen.
Ramon Mandiola | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1898 |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Leioa, 1982 (83/84 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria |
Biografia
1918an Bilboko Komertzio Eskolan graduatu zen. Ondoren, Orion, tailer batzuk zuzendu zituen. 1931an La Hoja del Lunes de Bilbao egunkariaren sorreran hartu zuen parte. 1924tik 1939ra El Pueblo Vasco egunkarian kirolari buruz idatzi zuen. Ondoren, Hierron idatzi zuen eta 1944an El Correo Español egunkarian sartu zen, 1969an; azken urte horretan erretreta hartu zuen. Aldizkari batzuk zuzendu zuen: Avante eta Vizcaya turística. Urtetan Bilboko Prentsa Elkartearen burua izan zen eta, kargua utzi zuenean, Ohorezko Presidentea izendatu zuten.[1]
Obra
- Casi un siglo de fútbol, Temas Vizcaínos bilduma, Bilbo, 1979.
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz):"Ramón Mandiola, Monchin", Tomás Ondarraren artikulua Bilbao aldizkarian, 2021eko martxoan, 367 zk, 9.or.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.