Ramon Irigoien
Ramon Irigoien (Iruñea, 1942ko uztailaren 9a -) gaztelaniazko idazle nafarra da.
Ramon Irigoien | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1942ko uztailaren 9a (81 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Hezkuntza | |
Heziketa | Salamancako Unibertsitatea lizentzia : filologia klasikoa |
Hezkuntza-maila | lizentzia |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, idazlea, itzultzailea eta unibertsitateko irakaslea |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | National and Kapodistrian University of Athens (en) Nafarroako Unibertsitatea |
ramonirigoyen.com |
Bizitza
Filologia klasikoa ikasi zuen Iruñeko eta Salamancako unibertsitateetan. Latina, frantsesa, gaztelania eta grekoa menderatzen ditu. Atenasen bizi izan zen hainbat urtean. Greziako poeta zahar eta modernoen eragina jaso zuen (Elytis, Kavafis, Seferis), eta haien poemak itzuli izan ditu gaztelaniara. Ezaguna da egunkarietako iritzi-emaile gisa, eta erlijioaren kontrako jarreragatik bezala erotismoaren ikuspegi bereziarengatik ere.
Lanak
Poesia
Prosa
- Inmaculada Cienfuegos y otros relatos
- Un placer inconfesable
- El humor de los amores (1989)
- (P)uñaladas (1991).
Itzulpenak
- Konstantinos Kavafisen Ποιήματα" (Poiēmata) (euskaraz: Poemak), gaztelaniara
- Odysseas Elytisen Ocho poetas griegos del siglo XX (euskaraz: 'XX. mendeko zortzi greziar poetak') eta Προσανατολισμοί (euskaraz: Norabideak), gaztelaniara
- Euripidesen Medea, gaztelaniara.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.