Ramon Etxarren Izturitz
Ramon Etxarren Izturitz (Gasteiz, 1929ko azaroaren 13a − Las Palmas Kanaria Handikoa, 2014ko abuztuaren 25a)[1] Espainiako elizan goi kargua izan zen, bereziki Vicente Enrique Tarancón kardenalarekin batera. Eliza barruan aurrerakoia bezala ikusita zegoen.
Ramon Etxarren Izturitz | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1978ko azaroaren 27a - ← José Antonio Infantes Florido (en) ![]() ![]() Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Canarias (en) ![]()
1969ko azaroaren 17a - Elizbarrutia: Q1209045 ![]()
1969ko azaroaren 17a - Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Madrid (en) ![]() | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Gasteiz, 1929ko azaroaren 13a | ||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||
Heriotza | Las Palmas Kanaria Handikoa, 2014ko abuztuaren 25a (84 urte) | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Salamancako Pontifize Unibertsitatea | ||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Biografia
Batxilergoko ikasketak Madrilen egin zituen, Cardenal Cisneros Institutuan, alegia. Salamankako Unibertsitate Pontifizian Filosofia ikasi zuen. Erroman Teologia Lizentzia lortu zuen. Lovainako Unibertsitate Katolikoan Gizarte Zientziak ikasi zituen. 1958ko martxoaren 19an apaiztu zen. 1969ko abenduaren 22an Madrilgo apezpiku auxiliarra izendatu zuten, Vicente Enrique Tarancón kardenalarekin. Kargu horretan bederatzi urte egin zituen. 1978ko azaroaren 29an Kanariak Uhartetako apezpikua izendatu zuten. Kargu horretan 2005 arte iraundu zuen; urte horretan, osasun arazoak zirela eta, postua utzi zuen. 75 urte zituen. Espainiako Gotzainen Batzarrean 1984tik 2011ra egon zen.[2]
2014ko abuztuaren 25an Las Palmas Kanaria Handikoa hirian hil zen, 84 urte zituelarik.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Ingelesez): [http://www.catholic-hierarchy.org/bishop/bechy.html Catholic-Hierarchyneko fitxa.
- (Gaztelaniaz): Ramon Etxarrenek Espainiako Gerra Zibilari buruz El Paisen argitaratutako artikulua.