Ramon Belaustegigoitia

Ramon Belaustegigoitia Landaluze, izengoitiz Rabel (Laudio, Araba, 1891ko urriaren 27a - Madril, Espainia, 1981eko urtarrilaren 1a) arabar idazle eta futbolaria izan zen.

Ramon Belaustegigoitia
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRamon Belaustegigoitia Landaluze
JaiotzaLaudio, 1891ko urriaren 27a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaMadril, 1981eko urtarrilaren 1a (89 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, futbolaria eta abokatua
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Athletic1910 / 1922
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria

Biografia

Zuzenbidea ikasi zuen Salamancan, eta Bilbon bere bulegoa zuen. Euskal Herriko hiri- eta nekazari-jabegoez eta lurraren arazoez arduratu zen. Bereak dira, besteak beste, La cuestión de la tierra en el País Vasco (1918), Las bases de un gobierno nacional vasco (1918) eta Trueba. Su significación en la moderna literatura vasca (1914) lanak. 1938an, bestetik, Mexikon, Euzkadi en llamas eleberria plazaratu zuen, bere testigantzan oinarritutako sormenaren lana, Errepublikaren aldekoen ikuspuntutik Espainiako Gerra Zibilean gaztelaniaz argitaratu zen euskal eleberri garrantzitsuena.[1]

Lanaz gain, futbolean ere jardun zuen Bilboko Athletic Klubean, eta Espainiako Kopa ere irabazi zuen 1914an eta 1915ean. Anaiak zituen Federiko, idazlea eta Jose Maria, Athleticeko jokalaria, Francisco, Santiago eta Benigno futbolariak ere.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.