Ramiz Alia

Ramiz Tafë Alia (Shkodër, Albania, 1925eko urriaren 18a - Tirana, Albania, 2011ko urriaren 7a) politikaria izan zen. 1985etik 1992ra, Albaniako buruzagi politiko nagusia.

Ramiz Alia

(1985)

2. Albaniako presidentea

1991ko apirilaren 30a - 1992ko apirilaren 9a
Haxhi Lleshi (en) Itzuli - Sali Berisha

Albaniako Lanaren Alderdiako First Secretary of the Party of Labor of Albania (en) Itzuli

1985eko apirilaren 13a - 1991ko maiatzaren 4a
Enver Hodja - baliorik ez
Bizitza
JaiotzaShkodër, 1925eko urriaren 18a
Herrialdea Albania
HeriotzaTirana, 2011ko urriaren 7a (85 urte)
Heriotza modua: pneumopatia
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoa Albaniako Lanaren Alderdia
Albaniako Alderdi Sozialista

Bizitza

Bigarren Mundu Gerran, Albaniako Nazioaren Askapenerako Armadako komisario politikoa izan zen. 1955ean, Albaniako Gazte Komunisten idazkari nagusi izatera pasatu zen. 1961etik aurrera, Laneko Alderdiaren Politburoko kide izan zen, eta, 1982an, estatuburu aukeratu zuten, Herri Asanbladaren lehendakari gisa. 1985ean, Enver Hodja hil zenean, haren tokia hartu zuen Laneko Alderdiaren idazkari gisa, eta Albaniako egiazko buruzagi bihurtu zen era horretan. 1987an, estatuburu aukeratu zuten berriro, eta aldaketa politikoak egiten hasi zen pixkanaka, alderdi-aniztasuna eta legegintzarako hauteskundeak ezarriz. 1991ko apirilean, Albaniako Errepublikaren lehendakari atera zen, eta hilabete geroago utzi zuen Laneko Alderdia. 1992an, kargua utzi zuen. 1994an, bederatzi urteko kartzela-zigorra ezarri zioten boterean zegoela gehiegikeriak egiteagatik eta giza eskubideak urratzeagatik. 1996an, Albanian zegoen kaosaz baliatuz, espetxetik ihes egin, eta Suediara jo zuen babes bila. 1997an, asketsi egin zuen Tiranako epaitegi batek.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ramiz Alia Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.