Ramiro Ledesma Ramos
Ramiro Ledesma Ramos (Alfaraz de Sayago, Zamora, 1905ko maiatzaren 23a – Madril, Madrid, 1936ko urriaren 29a) leondar eleberrigile, kazetari eta ideologoa izan zen, nazional-sindikalismo mugimenduaren fundatzailea (Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzarrak).
Ramiro Ledesma Ramos | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Alfaraz de Sayago, 1905eko maiatzaren 23a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Aravaca, 1936ko urriaren 29a (31 urte) |
Heriotza modua | giza hilketa: execution by shooting (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, politikaria, kazetaria, idazlea eta falangista |
Genero artistikoa | saiakera eleberria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzarrak |
Biografia
Ikasketak
Maisu familia xume batean jaioa, Madrilgo Unibertsitatean filosofia, letrak, zientzia fisikoak eta matematiketan lizentziatu zen. Zuzenbide lizentziatura jaso zuen hil ostean, hala nola frankismo erregimenaren mugimenduaren zilarrezko palmaren (Palma de Plata del Movimiento) esker ona.
Ortega y Gasset-en dizipulu eta jarraitzailea, Martin Heidegger filosofo alemaniarraren ikasketetan sakondu zen, hortaz gain, oso gaztetik La Gaceta Literaria aldizkarian parte hartu zuen, 27. generazioak bere iritziak mintzatzen zituen aldizkaria, eta 1930.etik aurrera inspirazio faxistetan deribatu zuena, Ernesto Giménez Caballero zuzenduta zegoenean, baita Revista de Occidenten ere. [1]
Politikan parte-hartzea
Hitler-ren mireslea, Espainiako nazional-sindikalismoaren oinarriak antolatu zituen, planifikazio ekonomikoaren aldeko doktrina, sindikalismo nazionala edo faxismoa espainiarra deitua. [2]
Bere ideien zabalkunderako, 1931ko martxotik urrira La Conquista del Estado astekariko hogeitahiru aletan parte hartu zuen, La conquista dello Stato italiar aldizkariaren isla bezala, bertan «nazien antzeko politika bat proposatzen zuen».[3]
Berehala, JONS (Juntas de Ofensiva Nacional–Sindicalista)-ren sorrera ostean eta Onésimo Redondo aliatu bezala edukita, Ledesma Ramos Falange Española alderdira hurbilketak egin zituen, 1934. otsailean bi alderdi politikoak bateratuz eta FE de las JONS sortuz, Julio Ruiz de Alda eta José Antonio Primo de Rivera politikoekin batera. Bi erakunde politikoen batasuna Ledesma Ramos-en berezko iniziatiba izan zen, Falange Española partiduaren sorrera ekitaldian parte hartu baitzuen. [4]
FE de las JONS-etik kanporatzea
Hala ere, Ledesma Ramos 1935ko urtarrilean alderditik kanporatua izan zen, Jons jarraitzaileen interpretazioen arabera FE de las JONS alderdia izan zuen eboluzioaren desadostasunengatik, erreformismo burgesetik gertu eta haien jarraitzaileek teoretikoki defenditzen zituzten bide proletario iraultzailetik urrun.
Falangistar literatura, errieta hauek interpretatzean, ezberdintasun teoriko eta politikoetan jarri zuen enfasia, baina bi aldetako anbizio pertsonaletan oinarritzen zen batez ere. [5] Nolanahi, bere irteera ostean JONS-en alferrikako berraktibatze bat saiatu zen talde independente bezala, Falange-tik argi eta garbi urruti mantenduz, hala ere 1936. urtean bere laguntza eskaini zion berriz ere Jose Antonio Primo de Rivera-ri era pertsonalean. 1935. urtean dagoeneko ¿Fascismo en España? (Faxismoa Espainian?) liburua argitaratu zuen ("Roberto Lanzas" ezizenarekin), Primo de Rivera eta Falangeren aurka deskalifikazio gogorrak jaurtikiz.
Espainiako Gerra Zibila
1935ko amaieran La Patria Libre astekariko zenbaki bakarra argitaratu zuen, eta 1936ko uztailean, Nuestra Revolución aldizkariaren lehen ale bakarra. II Errepublikaren kontrako kolpe militarretik egun gutxira, kolpea Espainiako Gerra Zibila bilakatuz, sozialista milizianoek atxilotu zuten Madrilgo Santa Juliana kalean, haren bizilekutik gertu, eta Ventas kartzelan sartu zuten. Bertatik, milizianoen "saca" batean atera zuten (alegia, zaindariek norbait giltzapetik ateratzea pertsona hori legez bestela hiltzeko), beste dozena presorekin batera; haien artean ziren ere Ramiro de Maeztu intelektuala eta Albino Hernandez Lázaro, Villaverdeko Falange Españolaren buruzagia.[6] Aravaca hilerrian fusilatu zuten, 1936ko urriaren 29n.[7]
Idazlanak
- ¿Fascismo en España?
- Discurso a las juventudes de España
- El Quijote y nuestro tiempo (saiakera)
- El sello de la muerte (nobela)
- Ideas. El escepticismo y la vida
- El joven suicida
- La hora romántica
- El vacío (ipuin metafisikoa).
- La Gaceta Literaria, Revista de Occidente, El Debate, La Nación, Informaciones eta Heraldo de Madrid bezalako partidu organo eta goiburuetan idatzitako artikulu eta idazlanak.
Esanak
- "Aberatsek bakarrik eduki dezakete aberria ez izatean luxua" («Sólo los ricos pueden permitirse el lujo de no tener patria».)
- "Espainia berrehun urte edo gehiago daramatza hiltzeko era onena sahituz" («España lleva doscientos o más años ensayando el mejor modo de morir».)
Iturria: «Discurso a las juventudes de España», Madrid, F. E., 1935, p. 31.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz)Giménez Caballero, su editor, admirador entusiasta de Mussolini, fue un representante característico del vanguardismo literario y del fascismo español. Tusell, p. 82.
- (Gaztelaniaz)«Ledesma llevó su admiración a Hitler hasta el extremo de copiar el mechón de pelo que le caía sobre la frente». Thomas, p. 134.
- Thomas, p. 134.
- Tusell, p. 82.
- Jackson, p. 169.
- (Gaztelaniaz)«In memoriam», ABC, 10 de agosto de 1939. Consultado el 19 de agosto de 2014.
- (Gaztelaniaz)Anónimo, «Ramiro Ledesma Ramos (1905–1936)». Consultado el 17 de abril de 2007.
Bibliografia
- (Gaztelaniaz)Gallego, Ferrán. Ramiro Ledesma Ramos y el fascismo español. Editorial Síntesis, Madrid, 2005. ISBN 9788497563130
- (Gaztelaniaz)Jackson, Gabriel. La República española y la guerra civil. Ediciones Orbis S. A. Barcelona 1979. ISBN 84-7530-947-X
- (Gaztelaniaz)Thomas, Hugh. La Guerra Civil Espanola. Editorial Grijalbo, Barcelona, 1976. ISBN 84-253-0694-9
- (Gaztelaniaz)Tusell, Javier. Historia de España en el siglo XX (II). La crisis de los años treinta: República y Guerra Civil. Editorial Taurus. Madrid 1999.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz)Biografía en el Proyecto Filosofía en Español
- (Gaztelaniaz)Dominio web dedicado a Ramiro Ledesma Ramos
- (Gaztelaniaz)Juan C. García, «Las obras completas de Ramiro Ledesma Ramos».