Ramaria cedretorum
Ramaria cedretorum Gomphaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Sukaldaritzako baliorik gabea. Espezie urria.
Ramaria cedretorum | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Gomphales |
Familia | Gomphaceae |
Generoa | Ramaria |
Espeziea | Ramaria cedretorum [[|]] |
Deskribapena
Karpoforoa: Nahiko tamaina handikoa, 10 cm baino gehiagoko altuera izan dezake arazorik gabe, eta zabaletara 15 cm arte luzatzen da batzuetan. Adarkatua da, erdiko enbor batetik adar batzuk ateratzen dira, eta hauek, adarkatze berrietan banatzen dira, azala ildaskatua izaten dute eta, goian zenbait punta krispaturekin edo kamutsarekin amaitzen dira, ale gazteenetan bereziki zanpatuak. Ale gazte hauek, kolore lila-amatista oso eder bat eta bereizgarria dute, denborarekin lausotuaz joaten da, tonu kremak hartuaz, baina denbora askoan lila ñabardura bat mantenduz, ale zaharrenek krema-okre antzeko kolorea hartzen dute.
Himenioa: Leuna, karpoforoaren kanpoaldea, lila kolorekoa, oinarria edo oina bakarrik dira antzuak.
Hanka: Adarkatzeen oinarriaren loditzea besterik ez da, zuria, gainerakoen kolore morearekin kontraste nabarmena egiten du, hala ere, batzuetan lila pixka bat ere aurkitu daiteke. Betea eta trinkoa da, lodia, meheagoa mizelioarekin bat egiten duen eremuan eta lodiagoa gorantz, batzuetan ia konikoa. Zatirik lodienean, 5 cm ingurukoa izan daiteke.
Haragia: Kolore zurikoa, gainazalarekin kontraste nabarmena egiten duena, trinkoa eta gogorra oinarriaren inguruan, eta askoz ere hauskorragoa adarkaduretan. Ez du usain nabarmenik eta zaporea pixka bat mikatza.[2]
Etimologia: Ramaria terminoa, latinetik dator, "camus" hitzetik, adar, esan nahi du.
Jangarritasuna
Sukaldaritzako baliorik gabea.
Nahasketa arriskua
Badira beste Ramaria lila batzuk ere, hauen banaketa zaila da eta fumigata barruan sartuta daude. Gaur egun taxoi bereiziak direla egiaztatu da. Ramaria fumigata, oso antzekoa da eta hostozabaletan hazten da. Ramaria fennica espezieak ere badu antza, honek pagoetan irteten du batez ere, eta kolore lausoagoak ditu.
Sasoia eta lekua
Batez ere udazkenean. Espezie ezohikoa edo bakana. Mendiko pinuen artean, zedroen azpian, gutxitan, baina baita haritzen azpian eta baso mistoetan ere.
Banaketa eremua
Espainia, Korsika.
Espeziearen egoera
Aranzadi Elkartearen arabera, Ramaria cedretorum desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[3] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.
Erreferentziak
- Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
- Zerrenda Gorria, Aranzadi Zientzia Elkartea