Ramales de la Victoria

Ramales de la Victoria Kantabriako udalerria da. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera herriak 2.575 biztanle zituen eta 33,27 km²-ko azalera du.

Ramales de la Victoria
municipality of Cantabria (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kantabria
AlkateaJosé Domingo San Emeterio Diego
Izen ofizialaRamales de la Victoria
Posta kodea39800
INEk ezarritako kodea39057
HerriburuaRamales de la Victoria
Geografia
Koordenatuak43°15′32″N 3°27′50″W
Map
Azalera32.97 km²
Altuera84 m
MugakideakSoba, Ruesga, Rasines, Karrantza eta Lanestosa
Demografia
Biztanleria3.027 (2023)
69 (2022)
alt_left 1.439 (%47,5) (%47,5) 1.437 alt_right
Dentsitatea91,81 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaS
aytoramales.org

Ramales de la Victoria Ason eta Gandara ibaiek zeharkatua dago. Ekialdean kokatua dago eta muga dauka Bizkaiarekin. Santanderretik 60 kilometrora, eta kostaldetik, 20 kilometrora dago.

Historia

Ramales 1000. urte aldean sortu zen, baina haren garapena 1499. urtetik etorri zen, kostaldea eta meseta lotzen zituen bidea aldatzea erabaki zutenean. Urte horretatik bide hori Ramalesetik pasatzen zen. “de la Victoria” izena 1839. urtean osatu zuen garaipen hau ospatzeko: Espartero jeneralak eta bere armadak karlistak garaitu zituzten.

Azken urteotako bilakaera ekonomikoa

Ramalesek 2500 biztanle dauzka eta nahiz eta lehen nagusiki abeltzaintzan jarduten ziren, orain, azken urteetako garapen turistikoaren ondorioz, gehienek hirugarren sektorean lan egiten dute. Garapen hori da, batez ere, bere izugarrizko erakargarritasunaren ondorioa: historiaurreko kobazuloak, ondare arkeologiko eta naturala, jaiak eta kokapen pribilegiatua: Ason harana.

Aisialdiko jarduerak

Kirola egiten da bertan, hala nola, arrantza, piraguismoa (Gandara ibaian), xenda-ibiltzea, espeleologia eta eskalada, eta historiaurreko artea duen Europako kobazulo garrantzitsuenetako bat dago udalerrian: Covalanas.

Jaiak

Mantón dantzaldia.

Ospetsuak diren jaiak: San Pedroak ekainaren 29an ospatzen dira, “mantón” dantzaldia uztailaren lehen larunbatean, Karmen Birjiniaren jaiak uztailaren 16an eta inauteriak otsailean.

Herrian tradizio handia dauka bere musika banda, 1887an fundatua. Udako igandeetan eta jai bakoitzean entzuten da. Gaur egun, umeentzat musika eskola sortua dago herrian, banda hori ez desagertzeko.

Ondarea

Eraikin garrantzitsuenak honaoak dira: Revillagigedo jauregia, San Pedro eliza (XVII. mendea), San Emeterio eta San Celdoni eliza (Gibaja auzoan, XVI. mendea) eta Nuestra Señora de Guardamino eliza (Guardamino auzoan, XVII. mendea).

Herriak

  • Gibaja (388 bizt.):
    • Bárcena (23 bizt.)
    • La Estación (40 bizt.)
    • Pondra (33 bizt.)
    • La Quintana (230 bizt.)
    • Riancho (62 bizt.)
  • Ramales de la Victoria (1.945 bizt.):
    • Ramales de la Victoria (1.551 bizt.)
    • Cubillas (46 bizt.)
    • Entrepuentes (21 bizt.)
    • Guardamino (42 bizt.)
    • Helguero (56 bizt.)
    • Iseña (7 bizt.)
    • El Mazo (55 bizt.)
    • La Pared (10 bizt.)
    • Salto del Oso (100 bizt.)
    • Sierra Alcomba (14 bizt.)
    • Los Valles (9 bizt.)
    • Veares (19 bizt.)
    • Vegacorredor (15 bizt.)

Demografia

Bilakaera demografikoa
190019101920193019401950196019701981199120012009
2.0512.3382.3772.4982.5322.6452.4682.2192.4392.4812.2482.575

Ondarea

Ramalestar ezagunak

Herri eta hiri senidetuak

Ikus, gainera

  • Kantabriako udalerrien zerrenda

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.