Ramakrishna
Sri Ramakrishna Paramahansa (Gadadhara Chattopadhyaya jaioa) erlijio-gizon hindua izan zen (Hooghly, Bengala, 1836ko otsailaren 18a - Kalkuta, 1886ko abuztuaren 16a). Bere garaian eragin handia izan zuen «bedanta» filosofia sistemaren jarraitzailea eta sustatzailea izan zen. Indian eta atzerrian hedatu zituen Ramakrishnaren ideiak haren ikaslea izan zen Vivekananda filosofo indiarrak. Belurren (Kalkutatik hurbil) bere izeneko erlijio-ordena sortu zuen 1897. urtean, gero munduko herri guztietara hedatu zuena. Ramana Maharshi filosofoa izan zen Ramakrishnaren tradizio mistikoaren jarraitzailea.
Ramakrishna | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kamarpukur (en) , 1836ko otsailaren 18a |
Herrialdea | Britainiar Raj |
Heriotza | Kalkuta, 1886ko abuztuaren 16a (50 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: laringeko minbizia |
Familia | |
Aita | Khudiram Chattopadhyay |
Ama | Chandramani Devi |
Ezkontidea(k) | Sarada Devi (en) (1859 - 1886ko abuztuaren 16a) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | bengalera |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | hinduismoa |
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ramakrishna |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.