Ramón Margalef
Ramón Margalef i López (Bartzelona, Katalunia, 1919ko maiatzaren 16a - Bartzelona, 2004ko maiatzaren 23a) espainiar ekologoa izan zen.
Ramón Margalef | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bartzelona, 1919ko maiatzaren 16a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Bartzelona, 2004ko maiatzaren 23a (85 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitatea |
Doktorego ikaslea(k) | Marta Estrada Miyaras (en) Dolors Planas (en) Joandomènec Ros Cèlia Marrasé Peña (en) Emilia Gutiérrez (en) Francisco A. Comín (en) Enric Ballesteros (en) Miguel Alonso (en) Josep Peñuelas (en) Javier Romero Martinengo (en) Jordi Catalan (en) Sergi Sabater (en) Anna Avila (en) Antoni Palau (en) Agustin Lobo (en) |
Hizkuntzak | katalana gaztelania ingelesa italiera frantsesa alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | aquatic biologist (en) , limnologist (en) , ekologoa, unibertsitateko irakaslea, ozeanografoa, idazlea, biologoa eta botanikaria |
Enplegatzailea(k) | Itsas Zientzien Institutua Bartzelonako Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Academy of Sciences and Arts of Barcelona (en) Section of Biological Sciences of the Institute for Catalan Studies (en) Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala British Ecological Society (en) Sociedad Argentina de Botánica (en) The Ecological Society of America (en) International Society of Limnology (en) |
Biografia
1940ko hamarraldian amaitu zituen ikasketak eta Biologia Aplikatuko Institutuan hasi zen lanean; 1952an eskuratu zuen doktoregoa. 1960ko hamarraldian, Ekologiako katedra lortu zuen Bartzelonako Unibertsitatean, eta Espainiako lehenengo Ekologia katedraduna izan zen.
Uretako organismoei buruzko ikerketak eta ekologiaren printzipioei buruzko lanak egin zituen. Margalef irakaslearen ekarpen nagusietako bat izan zen izadiaren azterketetan sistemen teoria, lengoaia matematikoa barne, erabiltzeko proposamena. Proposamen hori zenbait artikuluren bidez azaldu zuen; adibidez, La teoría de la información en Ecología (1957). Bere artikulu eta liburuen artean aipagarriak dira, besteak beste, Ecología (1974) eta La biosfera entre la termodinámica y el juego (1980).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.