Ramón Basterra

Ramón Basterra Zabala (Bilbo, Bizkaia, 1888ko abuztuaren 31 Madril, Espainia, 1928ko ekainaren 17a) poeta, diplomatiko eta idazle bizkaitarra izan zen.

Ramón Basterra

Bizitza
JaiotzaBilbo, 1888ko martxoaren 14a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril, 1928ko ekainaren 17a (40 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria eta idazlea
MugimenduaNoucentismea

Biografia

Zuzenbidea eta diplomazia ikasi eta gero, diplomazian lan egiteari ekin zion Erroman (1915 eta 1917 artean), Bucaresten (1918) eta Caracasen (1924). Gero Madrila joan zen bizitzera.

Euzkadi, El Nervión, El Pueblo Vasco eta El Liberal egunkarientzako idatzi zuen eta Bilboko Lyon D'Or kagetegian eginiko "Escuela Romana del Pirineo" izeneko tertulian hartu zuen parte, Pedro Egilor, Jacinto Mikelarena, Pedro Mourlane Mitxelena, Fernando de la Quadra Saltzedo, Jose Felix Lekerika, Rafael Sanchez Mazas eta Joaquín Zuazagoitia lagunekin batera.

Zibilizazio grekolatino eta kristauaren aldeko sutsua izan zen. Halaber, bai hitz neurtuetan bai hitz lauz hispanidadearen gaia landu zuen; bera izan zen ideia horren aitzindari. Prosazko liburuen artean, nabarmentzekoak dira: La obra de Trajano (1921) eta Los navíos de la Ilustración (1925), Gipuzkoako Errege Konpainiari buruzkoa.

Poeta bukolikoa baitzen batez ere, Basterraren olerki gehienak Bilboko «Hermes» aldizkarian kaleratu ziren, gero zenbait liburutan bildu zirenak. Haietako batzuk: La sencillez de los seres (1923), sorterriko ikuskariak gogoratuz; Las ubres luminosas (1923); Vírulo, mocedades (1924); Vírulo, mediodía (1927).

Bibliografia

Poesia

Antzerkia

Saiakera

  • Una empresa del siglo XVIII. Los Navíos de la Ilustración, Caracas: Imp. Bolívar, 1925.
  • La obra de Trajano, Madril; Espasa Calpe, 1921.

Besteak

  • Papeles inéditos y dispersos de Ramón de Basterra. Madril: Kanpo Harremanetarako Ministerioa, 1970.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ramón Basterra Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.