Ramón Areces Fundazioa
Ramón Areces Fundazioa Ramón Arecesek sortutako kultura fundazio espainiarra da.
Ramón Areces Fundazioa | |
---|---|
Datuak | |
Mota | erakundea |
Herrialdea | Espainia |
Agintea | |
Legezko forma | fundazio |
Historia | |
Sorrera | 1976 |
webgune ofiziala |
Historia
Ramón Areces Fundazioa El Corte Inglés enpresaren burua zen Ramón Arecesek sortutako fundazio pribatua da. 1976ko martxoan aurkeztu zen. Erakundearen gizarte helburuak hezkuntza, kultura eta ikerketak dira. Sortzailea 1989an hil zen eta Fundazioak bere ondare guztia jaso zuen. Fundazioaren Patronatuaren buru gisa Isidoro Álvarez izendatu zuten, El Corte Inglésen presidente berria, alegia.[1] Álvarez 2014an hil zen eta, ondoren, kargua Florencio Lasaga Munárriz-ek hartu zuen; Munarriz 1976tik da erakundearen partaidea.
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz):Fundazioaren webgune ofiziala.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.