Ralph Nader
Ralph Nader (Winsted, Connecticut, AEB, 1934ko otsailaren 27a -) AEBetako abokatu, politikari eta idazlea da. Kontsumitzaileen defentsaren aitzindarietako bat da.
Ralph Nader | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Winsted (Connecticut), 1934ko otsailaren 27a (90 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Princetongo Unibertsitatea Gilbert School (en) Princeton School of Public and International Affairs (en) Harvard Law School (en) Sunday school (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abokatua, historialaria, eleberrigilea, politikaria, idazlea, unibertsitateko irakaslea, lobbyist (en) , ekintzaile ekologista, militante politikoa, kazetaria, zutabegilea eta politika-idazlea |
Enplegatzailea(k) | American University (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Armada |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Berdea Ameriketako Estatu Batuetako Erreforma Alderdia hautagai independente |
nader.org | |
Lau aldiz aurkeztu da herrialdeko hauteskundeetan, 1996an, 2000n, 2004an eta 2008an (lehenengo bietan Alderdi Berdearekin). Kontsumitzaileen babesa, elkartasuna, ingurumena eta demokrazia sakontzea izan dira Naderrek sakonki jorratu dituen gai nagusiak.
Biografia
Zuzenbide ikasketak egin zituen Princetongo Unibertsitatean (New Jersey) eta Harvardekoan.
Abokatu bulego batean hasi zen lanean, eta auto istripuak ikertzen eman zuen denbora gehiena. 1965ean automobilen segurtasun falta salatu zuen liburu ospetsu baten bidez: Unsafe at Any Speed: The Designed-in Dangers of the American Automobile (Ameriketako automobilen arriskuak eta segurtasun falta). Estatu Batuetako Lan ministerioan lan egin zuen aholkulari gisa, eta autoen segurtasunaren gaineko erantzukizun federala aztertu zuen. Auto enpresak neurri eta arau berriak hartzera behartu zituen.
Irabazi asmorik gabeko hainbat ikerkuntza etxe sortu zituen segurtasun gai desberdinak ikertzeko, hala nola janarien paketatzea, erradiazioen arriskua, pestiziden erabilera, ikatz meategietako segurtasuna eta abar.
Beste bi liburu aipagarri idatzi ditu: The Menace of Atomic Energy (1979, Energia atomikoaren mehatxua) eta Who's Poisoning America? (1981, Nor ari da Amerika pozoitzen?).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ralph Nader |
- (Ingelesez) Naderren webgunea
Artikulu hau Connecticuteko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |