Rakel Gamito

Rakel Gamito Gomez (Arrasate, Gipuzkoa, 1984ko martxoaren 6a) Euskal Herriko Unibertsitateko Didaktika eta Eskola Antolakuntza saileko irakasle eta ikertzaile pedagogoa da.[1][2]

Rakel Gamito

Bizitza
JaiotzaArrasate, 1984ko martxoaren 6a (40 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
(2011ko iraila - 2015eko ekaina)
Euskal Herriko Unibertsitatea
(2015eko urria - 2016ko ekaina) master
Euskal Herriko Unibertsitatea
(2016ko urria - 2019ko ekainaren 17a) Doktoretza
Tesi zuzendariaPilar Aristizabal
Maria Teresa Vizcarra Morales
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea eta pedagogoa
Enplegatzailea(k)Udako Euskal Unibertsitatea  (2016 -  2017)
Euskal Herriko Unibertsitatea  (2017ko urria -
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

rakelgamito.eus
LinkedIn: rakel-gamito-gomez Inguma: rakel-gamito-gomez Edit the value on Wikidata

Irakaslea da, batetik EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean (IIKTak irakasten du) eta, bestetik, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan online graduondokoan ere bai, Azken horretan Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan irakasgaia) parte hartzen du. [2]

Formakuntza

Haur Hezkuntzan graduatu zen 2015an Euskal Herriko Unibertsitatean, eta hurrengo urtean Psikodidaktikako masterrean.[1] Lehenago Informatika ikasi zuen Lanbide Heziketan.

Ikertzailea

Doktore-tesian adingabeen Interneten erabilera-ohiturak eta online bizi dituzten egoera gatazkatsuak aztertu zituen, eta, horrela, Lehen Hezkuntzako geletan Interneten erabilera arduratsua lantzeko prestakuntza-ekintza bat eskaini.[3]

Emaitzak gizartean transmititzea garrantzi handikoa denez, dibulgazio-ekintza ugari egin ditu.[4][5][2]

IkHezi ikerketa taldeko kidea da. Talde horren iker-lerro nagusiak hauek dira: Hezkuntza-teknologia, gaitasun digitala, irakasleen prestakuntza, ikaskuntza-zerbitzua eta genero ikuspegia dira haren lan-ildo nagusiak. [2][6]

UEUn kide eta pedagogia-sailburua

Udako Euskal Unibertsitateko Pedagogia Saileko sailburua da.[7] Hezkuntzan teknologia berriak integratzeko formakuntza eskaintzen duen #HEZikt berezko tituluan irakaslea da, eta UEUren online eredu pedagogikoaren egileetako bat.[8][9]

Online ikasteko eredu pedagogikoa

Euskarazko online irakaskuntzaz aitzindaria izan da UEU, eta bide horretan.

Urte ugariko eskarmentua metatuta UEUk 2013an on-line irakaskuntzarako eredu psikopedagogikoa definitzeari ekin zion. Eredu hori sortu zuen taldean Rakel Gamitoz gain, Abel Camacho, Ireide Arriolabengoaz, Maite Larrañaga, eta Maialen Urbieta ere aritu ziren.[10][11]

Online unibertsitatearen eraikuntza ondo mamitutako oinarri psikopedagogikoetatik egin beharra zegoen, ingurune digitalean ere era guztietako ikaskuntza- eta ikerketa-prozesuak bultzatuko eta mesedetuko dituen egitasmo baten barruan, eta betiere etengabeko planifikazioa, ekintza eta ebaluazioa gidari dituela.[12]

Berezko tituluak

UEUkren honako berezko titulu hauetan sortzaile, irakasle izan da Gamikto hainbat urtez:

  • 2016-2017 ikasturtetik: IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan, etengabeko formakuntzan, eta hizkuntzen irakaskuntzan.[13]
  • 2019-2020 ikasturtetik: Ikerkuntza Digitala eta IKTak (UPV/EHUren Aditu Titulua)
  • 2019-2020 ikasturtetik: IKTak eta Konpetentzia Digitalak Eskolan, Unibertsitatean eta Enpresan (UPV/EHUren Aditu Titulua)
  • 2019-2020 ikasturtetik: Hezkuntzarako Baliabide Digitalak: Aukerak eta Arriskuak Jendartean (UPV/EHUren Aditu titulua)

Aitortzak

  • 2020: Udako Euskal Unibertsitatean 2020/2021 ikasturteko sarrera-hitzaldia irailaren 24an Eibarren izenburu honekin: “Online irakatsi edo online biziraun?”.[14][15] Koronabirus-pandemiaren urtean izan zen hitzaldi hura, lehen lau hilabeteko konfinamendua bukatu eta gutxira.

Erreferentziak

  1. UEUko Sailburuak: Nor da Nor? – UEU365. (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
  2. Rakel Gamito | Artizarra. (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
  3. Gamito, Rakel. (2019). Adin txikikoen Interneten erabilerari eta arriskuei buruzko kasu azterketa bat. Pertzepziotik kontzientzia piztera. UPV-EHU.
  4. Gamito Gomez, Rakel. (2019). Adin txikikoen Interneten erabilerari eta arriskuei buruzko kasu azterketa bat. Pertzepziotik kontzientzia piztera. UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
  5. (Ingelesez) «Minors are the most vulnerable Internet users» campusa-magazine (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).
  6. «XXVI Jornadas de Investigación en Psicodidáctica - XXVI Psikodidaktikako Ikerkuntza Jardunaldiak» web-argitalpena.adm.ehu.es (Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco (UPV/EHU)) (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).
  7. UEUko Sailburuak: Nor da Nor? – UEU365. (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).
  8. Camacho2, Abel; Iruskieta, Mikel. (2017). @Abel2es Camacho & Mikel @iruskieta_m teoriatik praktikara #Mooteu17-an @UEU_orokorra-k antolatuta. BerritzeguneNagusia -Youtube (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
  9. UEUko Talde Eragilea: Nor da nor? – UEU365. (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
  10. Gamito, Rakel; Arriolabengoa, Ireide; Larrañaga, Maite; Urbieta, Maialen. (2019). On-line irakaskuntza: eredu pedagogikoaren aurrerapausoak, zailtasunak eta erronkak. Moodle Moot 2019.
  11. UEU. (2019). #Mooteu19 On-line irakaskuntza by Ireide Arriolabengoa & Maialen Urbieta. BerritzeguneNagusia - Youtube (Noiz kontsultatua: 2022-03-12).
  12. hezikt. (2021-09-13). «UEUren Online ikaskuntzarako eredu pedagogikoaren sorrera eta garapena» IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan (Noiz kontsultatua: 2022-03-17).
  13. «Nor gara» IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan 2017-11-23 (Noiz kontsultatua: 2022-03-12).
  14. hezikt. (2020-09-21). «Rakel Gamito UEUren ikasturte hasiera ekitaldiko hizlaria izan da» IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan (Noiz kontsultatua: 2022-04-09).
  15. Gamito, Rakel. (2020-09-24). Online irakatsi edo online biziraun? (UEUren 2020/2021 ikasturteko sarrera-hitzaldia). Udako Euskal Unibertsitateanirailaren 24an Eibarren izenburu honekin: “ (Noiz kontsultatua: 2022-04-09).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.