Rakel Alda
Rakel Alda Gorostiola, Katali (Bilbo, 1886ko irailaren 21a - Getxo, 1972ko urtarrilaren 17a[erreferentzia behar]) Emakume Abertzale Batzaren kidea eta maistra izan zen.
Rakel Alda | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1886ko irailaren 21a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Getxo, 1972ko urtarrilaren 17a (85 urte) |
Familia | |
Aita | Santiago Alda |
Jarduerak | |
Jarduerak | maisu/maistra |
Kidetza | Emakume Abertzale Batza |
Izengoitia(k) | Kataliñ |
Biografia
Bilbon jaio zen, 1886ko irailaren 21ean. Irakasle ikasketak Nafarroako Irakasle Eskola Normalean hasi zituen, eta Bilboko irakasle eskolan bukatu; 1906 maistra bezala hasi zen lanean. Bere aita EAJ alderdiko Santiago Alda izan zen.
Abertzaletasunaren aurreneko emakume propagandista izan zen eta Emakume Abertzale Batzaren kide bezala, lehendakari ordea izan zen, Bigarren Errepublika garaian (1931-1936 urteetan).[1]
Hizkuntza Politikarako Sailordetza Emakume Abertzale Batzaren sorrera dokumentuan irakurri daitekenez, bere aburuz "emakumeak etxetik kanpora irten behar zuen eta gizonekin lankide izan behar zuen aberrigintzan".[2]
Bibliografia
- Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia, Karmele Perez Urraza, Josu Chueca: "EMAKUMEAK Hitza eta Bizitza". Euskal Herriko Unibertsitatea, 2012, 189.or.
Erreferentziak
- «Raquel Alda Gorostiola» Euskomedia (Noiz kontsultatua: 2017-03-17).
- Hizkuntza Politikarako Sailordetza. EMAKUME ABERTZALE BATZAREN SORRERA. Eusko Jaurlaritza, 6 or..
Kanpo estekak
- Rakel Alda Gorostiola.
- Hizkuntza Politikarako Sailordetza Emakume Abertzale Batzaren sorrera dokumentuan 5.or.