Raj Kapoor
Ranbir Raj Kapoor (hindiz eta devanagariz: राज कपूर, urduz: راج کپور, Rāj Kapūr; Peshawar, Pakistan, 1924ko abenduaren 14a - New Delhi, 1988ko ekainaren 2a) indiar antzezle eta zinema zuzendaria izan zen. Bollywoodeko Charlie Chaplinetzat hartzen zuten.
Raj Kapoor | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Peshawar, 1924ko abenduaren 14a |
Herrialdea | Britainiar Raj 1947) India (1950eko urtarrilaren 26a - |
Heriotza | New Delhi, 1988ko ekainaren 2a (63 urte) |
Heriotza modua | : asma |
Familia | |
Aita | Prithviraj Kapoor |
Ama | Ramsarni Kapoor |
Ezkontidea(k) | Krishna Kapoor (en) (1946ko maiatzaren 12a - 1988ko ekainaren 2a) |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Familia | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Colonel Brown Cambridge School (en) St. Xavier's Collegiate School (en) |
Hizkuntzak | hindia |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema ekoizlea, film-zuzendaria, gidoilaria, film-muntatzailea eta zinema aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | hinduismoa |
|
Biografia
Prithviraj Kapoor antzerki eta zinemako aktorearen semea zen. Zinema komertzialeko izar bihurtu zen oso gazterik. Hogei urte zituela, R.K. Films ekoiztetxea sortu, eta ekoizpen-lanetan hasi zen.
Hainbat film egin eta interpretatu zituen, hala nola Sua (1948), Barsaat (1949), Alderraia (1951), Shree 420 (1955). Kapoorren filmetan, indiarren errealitatea, txirotasuna, ustelkeria eta desberdintasun sozialak ageri dira.
Filmografia hautatua
Aktore
- Kim (1984)
- Vakil Babu (1982)
- Abdullah (1980)
- Dharam Karam (1975) – baita ekoizlea ere
- Mera Naam Joker (1970)
- Teesri Kasam (1966)
- Sangam (1964)
- Jis Desh Men Ganga Behti Hai (1960)
- Chhalia (1960)
- Main Nashe Men Hoon (1959)
- Chori Chori (1956)
- Jagte Raho (1956)
- Shree 420 (1955)
- Aah (1953)
- Awaara (1951)
- Pyaar (1950)
- Sargam (1950)
- Andaz (1949)
- Barsaat (1949)
- Aag (1948)
- Aag Ka Sola (1940)
- Kal Aaj Aur Kal (?)
- Gopi Chand Jasoos (?)
- Around The World in 8 Dollars (?)
- Do Jasoos (1975)
Zuzendari
- Ram Teri Ganga Maili (1985)
- Prem Rog (1982)
- Satyam Shivam Sundaram (1978)
- Bobby (1973)
- Mera Naam Joker (1970)
- Sangam (film) (1964)
- Shree 420 (1955)
- Awaara (1951)
- Barsaat (1949)
- Aag (1948)
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Raj Kapoor |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.