Raisa Aronova
Raisa Jermolajevna Aronova (errusieraz: Раиса Ермолаевна Аронова; 1920-1982), Sobietar pilotua izan zen, errusiarra etnizitatez, Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuena.
Raisa Aronova | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Saratov, 1920ko otsailaren 10a |
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Heriotza | Mosku, 1982ko abenduaren 20a (62 urte) |
Hobiratze lekua | Kuntsevoko hilerria |
Jarduerak | |
Jarduerak | hegazkinlaria eta militarra |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Aireko indar |
Gradua | sub-lieutenant (en) |
Parte hartutako gatazkak | Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran Bigarren Mundu Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista |
Gaueko Bonbardeketen 588. Errejimenduan, Polikarpov Po-2 hegazkinak pilotatu zituen Aronovak, Aireko Indar Sobietarren barruan. Talde hura emakumezko hegazkinlariz zegoen osatua osoki, eta Ekialdeko Fronteko alemanek "Gaueko sorginak" deitzen zieten. Sobietar Batasuneko Heroi izendatu zuten gerra amaitzean, alemanen kontrako 960 gaueko bonbardaketa egin ondoren[1].
Erreferentziak
- Sakaida, Henry.. (2012). Heroines of the Soviet Union, 1941-45.. Bloomsbury Publishing Plc ISBN 9781780966922. PMC 1021807638. (Noiz kontsultatua: 2019-07-23).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.