Raio jauregia

Raio jauregia (portugesez: Palácio do Raio: ) Portugalgo Braga hiriaren erdialdean dagoen jauregi barroko bat da, XVIII. mendearen erdian eraikia eta hiriko eraikin zibil ikusgarrienetakoa. André Soares izeneko arkitekto portuges rokoko baten lana da. Arkitekto hau ospetsua zen jada bere lan arkitektoniko eta artistikoengatik.[1]

Bigarren solairuaren erdiko balkoia, apaindura oparoz eta eskulturaz hornitua.
Bigarren solairuko alboko leihoak, erdialdeko balkoia baino gutxiago apainduak.

Raio jauregia
Kokapena
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo barrutiaBraga
Portugalgo hiriaBraga
FreguesiaBraga (São José de São Lázaro e São João do Souto)
Koordenatuak41°32′54″N 8°25′21″W
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2015
Arkitektura
ArkitektoaAndré Soares (en) Itzuli
EstiloaBarrokoa
Ondarea

    Azuleju urdinez apaindutako aurrealdea du, balaustrada baten, su baten eta anfora batzuen irudiekin. Bartolomeu Antunes izeneko azulejugileak egin zuen.

    Jauregia egiteko enkargua João Duarte de Faria izeneko merkatari aberats batek egin zion Soares arkitektoari 1754an.

    Mende bat geroago, 1867an, Miguel José Raiok erosi zuen, garai hartan São Lázaro bizkondeak, eta, denborarekin, Raio jauregia izena eman zitzaion horregatik.

    1970eko maiatzean, interes publikoko eraikin izendatu zen.

    Erreferentziak

    1. Sereno, Isabel; Leão, Miguel. (1994). SIPA ed. Palácio do Raio (v.PT010303420019). SIPA– Sistema de Informação para o Património Arquitectónico.

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.