Rainer Werner Fassbinder
Rainer Werner Fassbinder (Bad Wörishofen, Bavaria, Alemania, 1945eko maiatzaren 31 – Munich, Alemania, 1982ko ekainaren 10a) alemaniar idazlea eta antzerki- eta zinema-zuzendaria izan zen. Azken urteotako Alemaniako zinema-zuzendari garrantzi handienetako bat da Fassbinder.
Rainer Werner Fassbinder | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bad Wörishofen, 1945eko maiatzaren 31 |
Herrialdea | Mendebaldeko Alemania Trizone Bizone American occupation zone in Germany Alemania |
Bizilekua | Munich |
Heriotza | Munich, 1982ko ekainaren 10a (37 urte) |
Hobiratze lekua | Bogenhausener Friedhof (en) |
Heriotza modua | barbituriko gaindosia: bihotz-biriketako geldialdia barbituriko gaindosia |
Familia | |
Ama | Liselotte Eder |
Ezkontidea(k) | Juliane Lorenz Ingrid Caven (1970eko abuztuaren 26a - 1972ko irailaren 27a) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria, antzerkigilea, film-zuzendaria, aktorea, film-muntatzailea, telebista zuzendaria, argazki-zuzendaria, zinema ekoizlea, zinema aktorea, antzerki zuzendaria, antzerki aktorea, telebista-aktorea, errealizadorea eta producer (en) |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Bruno Jori |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Bertolt Brecht |
Mugimendua | Alemaniako Zinema Berria |
Izengoitia(k) | Franz Walsch |
Genero artistikoa | Alemaniako Zinema Berria |
|
Biografia
Hamasei urte zituela eskola utzi, eta abangoardiako antzerki-taldeetan hasi zen lanean. Langile nekaezina zen, eta antzerki-molde guztiz berriak plazaratu zituen, Goethe, Sofokles eta beste klasiko batzuk landu zituen arren.
1969. urtean egin zuen bere lehen filma (Liebe ist Kälter als der tod, Heriotza baino hotzagoa da maitasuna). Gai politiko-sozialekin batera, giza zapalkuntzaren zirrikitu guztiak miatu zituen bere lanetan.
Bere buruaz beste egin zuen 1982an, bere drogazaletasunak eta ustezko homosexualitateak piztu zuten eztabaida handi baten ondoren.
Lanak
Film nagusiak: Katzelmacher (1969, Bavarian lanean ari ziren atzerriko langileen egoeraz), Die bitteren Tränen der Petra von Kant (1972, Petra von Kanten malko mingotsak, giza harremanetan nagusitzen den indarkeriaz), In einem Jahr mit 13 Monden (1978, 13 ilargiko urtean, sexu-aldaketaz damuturiko transexual baten alegoria). Guztiz harrera ona izan zuen Fassbinderrek gerra ondoko Alemaniaz egin zuen trilogia: Die Ehe der Maria Braun (1979, Maria Braunen ezkontza, ezkontzaren ironiaz), Lola (1981, Aingeru Urdinaren elezaharrari buruzkoa), Die Sehnsucht der Veronika Voss (1982, Veronika Voss, Sybille Schmitz aktorearen bizitzaz).
1980. urtean, telebistarako egokitu zuen Alfred Döblinen Berlin Alexanderplatz eleberria.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rainer Werner Fassbinder |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.