Rainbow zubia (Tokio)
Rainbow zubia edo Ortzadar zubia (japonieraz: レインボーブリッジ Reinbō burijji) Tokioko Badia zeharkatzen duen zubi esekia da, Tokio erdialdean dagoen Minato auzoko Shibaura eta Odaiba nasak elkartzen dituena.
Rainbow zubia (レインボーブリッジ, Reinbō burijji) | |
---|---|
レインボーブリッジ | |
Kokapena | |
Koordenatuak | 35°38′11″N 139°45′49″E |
Historia | |
Irekiera | 1993ko abuztuaren 26a |
Deskribapena |
Historia
1987an hasi ziren eraikitzen eta sei urte beranduago 1993ko abuztuaren 26an inauguratu zen.
Egitura
Zubiak 798 metrotako luzera du eta trenbideaz eta autobideaz gain oinezkoentzako eta bizikletentzako bideak ere baditu. Dorreek 126 metrotako altuera daukate eta gauez kolorez argiztaturik daudenez Ortzadar zubia izena hartu du. Argien bateriak eguzki energiaz kargatzen dira egunez. Dorreen arteko tartea 580 metrotakoa da.
Kanpo estekak
- (Japonieraz) Rainbow zubia
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.