Raimundo IV.a Tolosakoa
Raimundo IV.a Tolosakoa edo Raimundo Saint-Gilleskoa (1042 – Tripolitik gertu, 1105eko otsailaren 28a) Proventzako margrabea izan zen 1085-1105 bitartean, Tolosako kondea 1092-1105 bitartean, eta Tripoliko kondea 1102-1105 urteetan.
Raimundo IV.a Tolosakoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tolosa Okzitania, 1040(e)ko hamarkada |
Herrialdea | Frantziako Erresuma |
Heriotza | Citadel of Tripoli (en) , 1105eko ekainaren 22a (54/64 urte) |
Familia | |
Aita | Pons, Count of Toulouse |
Ama | Almodis de la Marche |
Ezkontidea(k) | unknown of Provence (en) Mathilde de Hauteville (en) (1080 - Elvira of Castile (en) (1094 - |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Leinua | House of Toulouse (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | feudatory (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Biografia
Anaia Gilen IV.aren ondorengoa izan zen Tolosako Konderrian. Alfontso VI.a Gaztelakoaren aldeko espedizio batean parte hartu zuen 1087. urtean eta haren alaba Elbirarekin ezkondu zen (hirugarren emaztea). Alfontso Jordan izan zuen ondorengoa Tolosako konderrian. Lehenengo Gurutzadan parte hartu zuen eta hiri garrantzitsuetako setioetan izan zen. Tripoliko hiriari ere eraso egin zion 1098. eta 1099. urteetan, 1099an Jerusalem menderatu zuen eta Konstantinoplara jo zuen ondoren. Genovako itsas armadaren laguntzaz Tripoli setiatu zuen berriro ere eta gerora Tripoliko Konderria izan zenaren oinarriak jarri zituen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/1/19 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Raimundo IV.a Tolosakoa |