Raimon Pannikar

Raimon Pannikar katalan teologoa izan zen (Bartzelona, 1918ko azaroaren 2a - Tavertet, Osona, 2010eko abuztuaren 26a).

Raimon Pannikar

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRaimundo Pániker Alemany
JaiotzaBartzelona, 1918ko azaroaren 2a
Herrialdea Espainia
HeriotzaTavertet, 2010eko abuztuaren 26a (91 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Mysore (en) Itzuli
Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Bartzelonako Unibertsitatea
Banaras Hindu University (en) Itzuli
Bonngo Unibertsitatea
Pontifical Lateran University (en) Itzuli
Hezkuntza-mailadoktoretza
Tesi zuzendariaJuan Zaragueta
Hizkuntzakgaztelania
katalana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, teologoa, idazlea, unibertsitateko irakaslea eta apaiz katolikoa
Enplegatzailea(k)Harvard Unibertsitatea
Kaliforniako Unibertsitatea Santa Barbaran
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

raimon-panikkar.org
IMDB: nm3055204 Discogs: 5810784 Edit the value on Wikidata

Teologia, filosofia, hermeneutika eta erlijioa ikasi zituen, Indian (Benaresko Unibertsitate Hinduan) eta Estatu Batuetan (Harvard eta Santa Barbaran).

Ikuspegi globalizatzaile batetik, kristautasuna eta hinduismoa lotu nahi izan zituen, frogatzeko Jainkoa eta gizakia ezin daitezkeela bata zein bestea gabe ulertu eta Kristo edo Isvara hiru errealitateen elkargunea dela. Pentsamendu hori alor desberdinetan erabili zuen, hala nola unibertsalizatzearen teologian, kristau teologian, hirutasun-teologian, espiritualtasun konparatuan eta futurologian.

Hala ere, vedak (idazki zaharrak, hinduek Jainkoaren agerkundetzat dauzkatenak) ingelesera itzultzeagatik da, batez ere, ezaguna. Idatzi dituen lanen artean, aipagarriak dira, besteak beste: El Cristo desconocido del hinduismo (1964, Hinduismoak ezagutzen ez duen Kristo); Cristianismo y religiones del mundo (1969, Kristautasuna eta munduko erlijioak); El diálogo intrarreligioso (1978, Erlijio arteko elkarrizketa); Mito, fe y hermeneútica (1978, Mitoa, fedea eta hermeneutika); La experiencia védica (1979, Veden esperientzia); eta De la alienación a la relación armoniosa (Alienaziotik harreman harmonikora).

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.