Ragna Nielsen
Ragna Vilhelmine Ullman Nielsen (Cristiania, 1845eko uztailaren 17a - Ibidem, 1924ko irailaren 29a) Norvegiako hezitzaile, pedagogo, autore, politikari eta feminista izan zen. Hezkuntzaren aitzindaria, Norvegiako lehen eskola mistoaren sortzailea. Emakumeen eskubideen aldeko borrokan ere aktiboki parte hartu zuen.
Ragna Nielsen | |||||
---|---|---|---|---|---|
1889 - 1895 ← Anna Bugge (en) - Randi Blehr (en) →
1886 - 1888 ← Anna Stang (en) - Anna Bugge (en) → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Christiania, 1845eko uztailaren 17a | ||||
Herrialdea | Norvegia | ||||
Heriotza | Christiania, 1924ko irailaren 29a (79 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Vår Frelsers gravlund (en) | ||||
Familia | |||||
Ama | Vilhelmine Ullman | ||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||
Familia | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Hartvig Nissen School (en) | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria | ||||
Enplegatzailea(k) | Hartvig Nissen School (en) Fru Ragna Nielsens skole (en) | ||||
Kidetza | Emakumeen Eskubideen aldeko Norvegiako Elkartea Riksmål Society (en) | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Liberal Party (en) |
Biografia
Ragna Nielsen Cristianian jaio zen (gaur egun Oslo), Jørgen Axel Nicolai Ullmann fiskal nagusiaren eta haren emazte Cathrine Johanne Fredrikke Vilhelmine Dunker pedagogo, publizista, literaturaren kritika eta feministaren alaba.[1] Bost seme-alabako familia bateko hirugarrena. Haren neba Viggo Ullmann politikari eta hezitzailea zen.[2] Gainera, Conradine Birgitte Dunker idazlearen biloba izan zen.[3]
1852tik 1858ra bitartean amak sortutako nesken eskolara joan zen, 1860ra arte Hartvig Nisseneko nesken eskola pribatura joan aurretik.[3]
Hezitzailea
Nielsenek amonaren eta amaren urratsei jarraitu zien, eta 15 urterekin eskola partikularrak ematen hasi zen Nissen nesken eskolan, gurasoak banandu ondoren amari ekonomikoki laguntzeko. 1863an ikasketak amaitu ostean herrialdeko lehen irakasle profesional postua lortu zuen eta Nissen eskolan irakasten jarraitu zuen 1879 arte. Urte horretan, ezkondu egin zen eta Tromsø-ra joan zen bizitzera. Han, neskentzako eskola publikoan lanpostu bat lortu zuen neskentzako eskola publikoan, baita alemaneko, norvegiera eta frantseseko irakasle postua ere mutilentzako eskolan, eta hori ez zen ohikoa garai hartan..[3] Dibortziatu eta 1884an itzuli zen Kristianiara.[4]
1885ean, Fru Nielsens Latin-og Realskole (Nielsen andrearen eskola latindarra eta erreala) sortu zuen Oslon. Neskatoen proiektu gisa hasi zen, baina, berehala, eskola mistoko lehen eskola bihurtu zen, haurren lorategitik hasi eta bigarren hezkuntzaraino klase mistoak zituen lehen eskola komunitario bihurtu zen, latineko derrigorrezko eskolak eman ziren eta gimnasio mistoa ere bazuen.[2] Irakasleak mistoak ziren, sinestezina zen arren emakume batek mutikoei irakastea.[4] Eskola hiriko garrantzitsuenetariko eta kalifikazio onenetariko bat bihurtu zen, baina azkenean 1927an itxi egin zuen (sortzailea hil ondoren). Norvegiako bigarren hezkuntzako lehen emakume zuzendaria izan zen.[3]
Emakumearen eskubideak
Emakumeen Eskubideen aldeko Norvegiako Elkartearen fundatzaile-taldeko kidea. Elkarte horretako burua izan zen ia hamar urtez (1886-1888 eta gero 1889-1895). Urte horietan, elkarteak moralarekin eta emakumeen segurtasun juridikoaren hobekuntzarekin lotutako gaietan lan egin zuen.[5] Ragna Nielsen-en helburua lanbide guztietara, hezkuntzako arlo guztietara eta eskubide zibil eta legalen berdintasun osora iristeko aukera izatea zen.[4] Harentzat: "Emakumeen patua gizonena bezalakoa zen, gizaki bihurtzea".
Gaur egun elkartea Norvegiako erakunde ez-alderdikoi zaharrena eta garrantzitsuena da emakumeen eta nesken eskubideen defentsan.
Ragna Nielsen izan zen, halaber, Kvindestemmeretsforeningen (Emakumeen boto-eskubideen aldeko elkartea) elkartearen sortzaileetako bat 1898an, eta 1903tik 1913ra bitarteko zuzendaritza-batzordean parte hartu zuen, Norvegian emakumeen sufragiorako eskubidea lortzeagatik desegin zen urtean, eta 1909 eta 1910 bitartean presidente izan zen.[6][2]
Besteak beste, Norsk Fredsforening (Norvegiako Bakearen Elkartea), Lιseforening for kvinder (Emakumeentzako irakurketa-elkartea) eta Hjemcciones Vel (Ongizatea etxean) alderdietan parte hartu zuen, etxekoandreak biltzen zituenean.[3][7]
1906an, Cristianiako Udal Kontseilurako hautatutako lehen sei emakumeetako bat izan zen.[8] Aukeratu ahal izateko, emakumeen sufragioari buruzko diskurtsoa aldatu zuen eta diru-sarrerak dituzten emakumeentzat gordetako sufragio bat babestea erabaki zuen. Uste zuen emakume gutxi batzuek bakarrik lortu zutela beren kabuz botoa emateko adinako hezkuntza- eta autonomia-maila, une hartan oso jarrera polemikoa.
Riksmålsforbundet hizkuntza-antolaketaren fundatzaile-taldeko kide izan zen 1907an, non Norvegiako hizkuntza, kultura eta tradizioak nazio-nortasunaren parte gisa aldarrikatzen baitziren. Erakundearen buru izan zen 1910etik 1911ra.
Lider herrikoia izan zen bileretan, eta hizlari bikaina.[8]
Espiritismoa
Espiritismoan interesa zuen, bizien eta hilen arteko loturetan eta idazkera automatikoan sinesten zuen.[8] Norsk Selskap for Psykisk Forskning (Ikerketa Psikikoko Norvegiako Elkartea) sortu zuen 1917an.[9]
Argitalpenak
Norske Kvinder emakumezkoen aldizkaria (Norvegiako emakumeak) sortu zuen Nielsenek 1921ean.[2] Horrez gain, hainbat artikulu daude eguneroko prentsan eta aldizkako argitalpenetan.
Besteak beste, Norske kvinder i det 19de aarhundrede (1904), Fra de smaa følelsers tid (1907) eta Sisyphos og de politiske partier (1922).[10][7]
Literaturaren kritika gisa, Henrik Ibsen eta Bjørnstjerne Bjørnson-en poesia aztertu zuen, generoaren ikuspegitik.[3]
Bizitza pribatua
Ludvig Nielsen fiskal eta poliziaburuarekin ezkondu zen 1879an, eta senarrarekin Tromsø ezarri zen.[2] Senar-emazteak ez ziren batere zoriontsu izan eta 1884an banandu ziren, nahiz eta berak bere buruari Nielsen andrea deitzen jarraitu zuen".
Liv Ullmann aktorearen izeba zen.[6]
Vår Frelsers gravlunden (Gure Salbatzailea hilerria) dago hilobia.
1955etik Osloko kale batek bere izena darama omenaldia gisa.[11]
Erreferentziak
- «Ragna Nielsen, f. Ullmann» Historisk befolkningsregister.
- Natvig Aas, Kirstin. (9 de mayo de 2017). «Ragna Vilhelmine Nielsen» Store norske leksikon.
- Lorenz, Astrid. (25 de febrero de 2020). «Ragna Nielsen» Norske biografisk leksikon.
- «Ragna Nielsen» Allkunne 28 de enero de 2016.
- «Ragna Nielsen» Norsk Kvinnesaksforening.
- «Ragna Nielsen» Fábrica de la memoria.
- «Ragna Nielsen 1845-1924» Virksomme Ord.
- «Ragna Vilhelmine Nielsen» The History of Nordic Women´s Literature.
- «Ragna Vilhelmine Nielsen» Spiritus Omni.
- «Ragna Ullmann Nielsen» Open Library 31 de julio de 2018.
- Oslo Kommune. .