Rafia Zakaria
Rafia Zakaria (Karachi, Pakistan,1977) abokatu, feminista, kazetari eta idazle estatubatuarra[1] da. Zakaria kronikagilea da Dawnentzat. The Nation, Guardian Books, The New Republic, The Baffler, Boston Review eta Al Jazeera[2] komunikabideentzat idatzi izan du.
Rafia Zakaria | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Karatxi, 1977 (46/47 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | abokatua, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, kazetaria eta zutabegilea |
![]() ![]() |
Biografia
Zakaria Karachin jaio zen, Pakistanen, eta 17 urte zituela gizon pakistanoamerikar batekin ezkonarazi zuten.[3] Zakariak senar bortitzarengandik ihes egin zuen 2002an, 25 urte zituela. Zuzenbide Fakultatean sartu zen, eta filosofia politikoko graduondoko hirugarren zikloko diploma bat lortu zuen.[4] Zakaria musulmana da, eta feminista musulman bezala identifikatzen da.[5] Etxeko indarkeriaren biktimen izenean lan egin izan du.[3] 2021ean, Against White Feminism izeneko liburua argitaratu zuen. Bertan, pentsamendu feminista nagusian emakume zurien esperientziei eman zaien garrantzia kritikatzen du, emakume arrazializatuak baztertuta.[1][6] The Guardian[7] egunkariak eta The Arts Fuse on line aldizkariak kritikatu zuten liburua.[8]
Lanak
- The Upstairs Wife: An Intimate History of Pakistan, Boston, Beacon Press, 2016 (ISBN 978-0807080467)
- Veil (Object Lessons), London, Bloomsbury Academic, 2017 (ISBN 978-1501322778)
- Against White Feminism: Notes on Disruption, New York, W. W. Norton & Company, 2021 (ISBN 978-1324006619)
Erreferentziak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, {{{hizkuntza}}} Wikipediako «Rafia Zakaria» artikulutik itzuli da. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.
- «Rafia Zakaria's 'Against White Feminism' is 'not a scolding but an invitation'» Los Angeles Times 2021-08-31.
- «Rafia Zakaria | Al Jazeera News | Today's latest from Al Jazeera» www.aljazeera.com.
- «An Indies Introduce Debut Author Q&A with Rafia Zakaria» the American Booksellers Association 2015-02-19.
- «Rafia Zakaria: ‘A lot of white female professors told me to quit’» The Guardian 2021-08-28.
- «Muslim Feminists Rewrite Boundaries On The Street And At Home» NPR.org.
- «Renowned author Rafia Zakaria to speak at NU-Q» Gulf Times.
- «‘White feminists’ are under attack from other women. There can only be one winner – men» The Guardian.
- «Book Review: Critiquing White Supremacy — “Against White Feminism”» The Arts Fuse.