Rafaela Romero
Rafaela Romero Pozo (Quintana de la Serena, Badajoz, 1972ko otsailaren 1a) PSE-EE alderdiko politikaria da. Arrasate eta Pasaia udaletako zinegotzia izan ondoren, 2003 urtetik Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkidea izan da, eta 2007-2011 urte bitartean Batzar Nagusi horietako presidentea. Egun, Gipuzkoako Foru Aldundian Mugikortasun eta Lurralde-Antolaketarako ahalduna da.
EHUn zuzendaritza ikasi zuen eta zenbait urtez abokatu moduan lan egin zuen. Jesus Egiguren ezkondu zuen eta alaba bat dauka. Egigurenekin batera bake prozesuan lagundu zuen.
Oroimenak
Ana Erostaberen laguntzaz oroimen liburua 2022an plazaratu zuen, Hasta que me mates (Hiltzen nauzun arte) izenburupean, politikako, ETAren aurkako eta tratu txarren inguruko bere bizi esperientziaz.[1]
Erreferentziak
- Jaurena, Isabel. ««Bakeak ez ditu gehien borrokatu direnak saritzen»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz):PSE-EE alderdiaren webguneko fitxa..
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |