Rafael Olaetxea
Rafael Olaetxea Albistur (Lesaka, 1922ko azaroaren 29a - Loiola, 1993ko abuztuaren 3a) nafar apaiz katoliko eta historialaria izan zen. Jesusen Lagundiaren kidea eta XVIII.mendean aditua.
Rafael Olaetxea | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lesaka, 1922ko azaroaren 29a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Loiola, 1993ko abuztuaren 3a (70 urte) |
Familia | |
Anai-arrebak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Zaragozako Unibertsitatea Innsbruckeko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria, unibertsitateko irakaslea eta apaiza |
Enplegatzailea(k) | Zaragozako Unibertsitatea |
Kidetza | Historiaren Errege Akademia |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijio-ordena | Jesusen Konpainia |
Teologia eta Filosofiako prestakuntza akademikoa Loiolako Santutegian eta Oñan jaso zituen Zaragozako Unibertsitatean ikasketak amaituz. 1955ean Filosofia eta Letretan lizentziatu zen, Historiako espezialitatean eta bertan eskuratu zuen Historiako doktore titulua 1962an Las relaciones hispano-romanas en la segunda mitad del siglo XVIII: la Agencia de Preces izeneko tesiarekin.
1958an apaiztu eta urte berean lortu zuen Teologian doktoretza Innbruckeko Leopold-Franzens-Universitatean, baina titulu hau ez zitzaion Espainian aintzatetsi.
Zaragozako Unibertsitatean garatu zuen bere irakasle karrera osoa. 1959an hasi zen beetako irakasle laguntzaile gisa, eta 1987. urtean Historia Garaikideko irakasle titular postua erdietsi zuen. Historialari gisa, XVIII. mendeari buruz Espainian, Europan eta Amerikan egindako ezagutza eta lanengatik nabarmendu zen, baita garai hartako pertsonaia garrantzitsu batzuei buruz egindako ikerketengatik ere, hala nola Arandako kondeari edo Francisco de Lorenzanari buruz.
1987an Historiako Errege Akademiako akademiko urgazle izendatu zuten.
Kanpo estekak
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |