Rafael Moreno
Rafael Moreno Arantzadi (Bilbo, Bizkaia, 1892ko maiatzaren 23a – ib., 1922ko martxoaren 1a), Pitxitxi —gaztelaniaz: Pichichi— izengoitiz ezaguna, futbolaria izan zen, Athleticeko jokalaria.
Rafael Moreno | |||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Rafael Moreno Aranzadi | ||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Bilbo, 1892ko maiatzaren 23a | ||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||
Heriotza | Bilbo, 1922ko martxoaren 1a (29 urte) | ||||||||||||||||||||||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: Tifusa | ||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria | ||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | aurrelaria | ||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 154 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||
Bizitza
Pitxitxi 1892ko abuztuaren 8an jaio zen, Bilboko Andra Maria kaleko 10ean. Bere aita Joaquín Moreno Goñi izan zen, 1896 eta 1897 artean Bilboko alkatea izandakoa. Gainera, Euskal Herriko bi intelektual handiren iloba zen: Miguel Unamunorena[1] eta Telesforo Aranzadirena. Hala ere, Rafael kirolean nabarmendu zen. Xabalina-jaurtiketan Bizkaiko txapeldun izan zen, eta futbolean gailurrera heldu zen, Athleticeko jokalaritzat.[2]
11 urte zituela futbolean berekin jokatzen zuten mutil handiagoengandik jaso zuen bere euskal goitizen hori:[3] izan ere, euskaraz pitxitxi esaten zaie ume txikiei, txeraz. Raimundo bere anaiak horrela izendatu zion. Eskolapioetan ikasi ondoren, Deustuko Unibertsitatean sartu zen, zuzenbidea ikasteko asmotan. Baina ez zuen irakasgai bat ere gainditu eta aitak Udalean lanpostu bat bilatu zion. Hala ere, handik gutxira, Merodio anaien siderometalurgian lanari ekin zion.[4][5]
Ordurako 1911ko Errege Kopako finalean jokatu zuen, noiz Athletic Clubek orduan bere taldea zen Bilbao FC (nolabaiteko Athleticeko filial bat) 4 eta 1 irabazi zuen. Pitxitxik bere taldearen gol bakarra sartu zuen.[6] 1911n jada Athletic Clubean jokatzen zuen, baina 1913ko martxoaren 17ra arte ez zuen partida ofizial batean debutatu. Egun hartan Athleticek Errege Kopako partida batean Real Madridi 3 eta 0 irabazi zuen. Pitxitxik bi gol sartu zituen partidako lehen hamaika minututan.[7]
Handik gutxira, urte hartako abuztuaren 21ean San Mames inauguratu zuen partidan lehen gola eskuratu zuen. Partidan Athletic Club eta Racing de Irún bana gelditu ziren.[8] Bi hilabete beranduago, Atotxako futbol zelaiaren estreinako partidan lehen gola ere eskuratu zuen.[9] 1915eko Kopako finalean hat-trick bat lortu zuen (Athleticek RCD Espanyoli 5 eta 0 irabazi zion)[10][11] 1921eko maiatzaren 8an bere azken partida jokatu zuen. Urte hartako Errege Kopako finala zen eta Athleticek Atlético de Madridi 4 eta 1 irabazi zion. Pitxitxi ohitura bitxia zuen: buruan beti zapi zuri bategaz jokatzen zuen.[12]
1913. urtean egin zuen Athletic taldearekin debuta. Guztira, zortzi denboraldi egin zituen taldean, 1912tik 1920. urtera bitarte.[13] Lau Errege Kopa irabazi zituen, eta Anberesko Joko Olinpikoetan zilarrezko domina lortu zuen.[14] Espainiako selekzioarekin bost aldiz jokatu zuen. Athleticerako 83 gol eskuratu zituen 89 partidatan, Iparraldeko Eskualdeko Txapelketan eta Kopan.[15] Anberesko Jokoetatik itzultzerakoan kritika latzak jasan zituen, zaleek bere maila izar batekoa ez zela esaten baitzuten.[11] Kritika hauek futbola uzteko erabakia hartzera behartu zuten.
Futbol ondoren
Erretiratu ondoren, 29 urterekin, arbitro bihurtu zen. Urtebete beranduago hil zen, 1922ko martxoaren 1ean, 30 urte bete baino pare bat hilabete lehenago. Heriotzaren zergatia ez da zehatz ezagutzen. Bertsiorik onartuenak, tifusarekin loturiko prozesu bat adierazten du, ziur asko, egoera txarrean zeuden ostrak hartzeagatik.[16][17][11]
1926ko abenduaren 8an, Athletic Clubek omenaldi bat egin zion Ricardo Irezabal Goti klubeko presidentearen ekimenez, San Mamesko Erruki etxeko harmailan Quintín de Torre eskultore bilbotarrak egindako bere busto bat jarriz.[16] Inauguraziorako omenaldi-partida bat jokatu zuten Arenas Cluben kontra eta Athleticek 7 eta 2 irabazi zuen. Bustoak hirutan aldatu zuen kokalekua: 1953an, tribuna nagusia eraiki zenean; 1982an, Munduko Futbol Txapelketaren egoitza izateko estadioa egokitu zenean;[16] eta 2013an, San Mames berria eraiki ondoren. Harrezkero, bustoa aldageletako tunelaren irteeran dago.[18]
Aurelio Artetaren Idilioa kirol zelaian margolan ospetsu batean Pitxitxi eta bere neska-lagun (eta gerora emazte) Avelina Rodríguez agertu ziren.[19][11] Beste bertsio batzuen arabera Ignacio Zuloagaren iloba zen Dolores Zuloaga eta Jose Maria Belaustegigoitia dira agertzen direnak.[20].
Pitxitxi orduko golegilerik onenetakoa izan zen, eta, bere lorpenen errekonozimendu bezala, Marca espainiar kirol egunkariak, jada desagertua zegoen Arribarekin batera, bere izena eman zion denboraldi bakoitzean Espainiako futbol Ligako golegile nagusiari emandako garaikurrari, Pitxitxi saria. Lucio del Álamok izendaturiko garaikur hau, lehen aldiz 1952-53 denboraldian eman zuten,[21] eta Espainiako futbolaren banakako garaikurrik garrantzitsuenetako bat da.
Ohitura denez, talde batek San Mamesen lehen aldiz jokatzen duen bakoitzean, bere kapitainak, gidari eta anfitrioi lanak egiten dituen Athletic Clubeko kapitainarekin batera, Pitxitxi omentzen du, bere bustoaren ondoan lore sorta bat utziz.[21][22]
« | Pitxitxi nire lehengusua Athleticeko jokalari onena eta Espainiako jokalari onena da, denek esaten dute. Shoot izugarria du, baxua eta oso ondo zuzendua, eta ez dago goal-keeperrik geldiaraziko duenik. Penalty bat ere ez du huts egiten. Baina, batez ere, inork ez bezala driblatzen daki, eta zelaian gora eta behera ibiltzeko gai da, goal batetik bestera, pilota oinetan itsatsita, inork kendu ezinik, goal bikain bat sartzeraino. Buruz egindako erremateetan ere apartekoa da, batez ere cornerretan. Athletic partidaren batean gaizki doanean, publikoak beti Pitxitxiren jenialtasun horietako bat espero du. | » |
—Vivir no es fácil, Alfonso María Moreno S. J.[23] |
Espainiako selekzioa
Espainiako selekzioarekin bost aldiz izan zen internazionala. Bere debuta 1920ko abuztuaren 28an izan zen, Foresten jokatu zuten Danimarkaren aurkako partida batean (Espainiak 1 eta 0 irabazi zuen).[24] Joko Olinpikoetako partida hau espainiar selekzioaren lehen nazioarteko partida ofiziala izan zen. Txapelketan Espainiak zilarrezko domina lortu zuen eta Pitxitxik gol bat sartu zuen Herbehereetako selekzioaren aurkako bigarren postua lortzeko finalean.[25]
Ibilbidea
Kluba | Urtea(k) | P (G) |
---|---|---|
Athletic Club | 1911-1921 | 89 (83) |
Eskualdeko Txapelketak
Txapeleketa | Kluba | Urtea |
---|---|---|
Iparraldeko Eskualdeko Txapelketa | Athletic Club | 1913-14 |
Iparraldeko Eskualdeko Txapelketa | Athletic Club | 1914-15 |
Iparraldeko Eskualdeko Txapelketa | Athletic Club | 1915-16 |
Iparraldeko Eskualdeko Txapelketa | Athletic Club | 1919-20 |
Iparraldeko Eskualdeko Txapelketa | Athletic Club | 1920-21 |
Errege Kopak
Titulua | Kluba | Urtea |
---|---|---|
Errege Kopa | Athletic Club | 1914 |
Errege Kopa | Athletic Club | 1915 |
Errege Kopa | Athletic Club | 1916 |
Errege Kopa | Athletic Club | 1921 |
Iruditegia
- Pitxitxiren sorbalda San Mames zaharrean.
- Pitxitxi (erdialdean, buruan zapi zuria zeramala) 1920ko Olinpiar Jokoetan.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Fernández G. De Quevedo, José Ramón. (2014-9-2). «Opinión: 'Pichichi', de Hugo a Chicharito» Goal.
- «Pitxitxi» BilbaoIzan (Noiz kontsultatua: 2018-01-18).
- (Gaztelaniaz) «Rafael Moreno Aranzadi» Enciclopedia del Athletic Club de Bilbao (miathletic.com) (Noiz kontsultatua: 2018-01-18).
- (Gaztelaniaz) «Rafael Moreno Aranzadi, más conocido por Pichichi» Marca 2016/02/06.
- (Gaztelaniaz) «Pichichi: la pervivencia de un mito» Cuadernos de Fútbol.
- (Gaztelaniaz) Athletic Club. Athletic Club VS Bilbao FC 12/4/1911. .
- (Gaztelaniaz) Athletic Club. Athletic Club VS Real Madrid CF 17/3/1913. .
- (Gaztelaniaz) Athletic Club. Athletic Club VS Racing Irun 21/8/1913. .
- (Gaztelaniaz) Becerril, Fernando. (2013-10-12). «El viejo Atocha abrió sus puertas hace un siglo» El Diario Vasco.
- (Gaztelaniaz) Athletic Club. Athletic Club VS RCD Espanyol 2/5/1915. .
- (Gaztelaniaz) Relaño, Alfredo. (2016-3-1). «Rafael Moreno, Pichichi, se convierte en mito (1922)» Diario AS.
- (Gaztelaniaz) «Un poco de historia… Rafael Moreno Aranzadi "Pichichi"» Orgullo Athleticzale 2013-5-12.
- www.athletic-club.net
- (Ingelesez) «Pichichi» sports-reference.com.
- (Gaztelaniaz) La Roja en el Olimpo. Pichichi, el goleador efímero. .
- (Gaztelaniaz) «El retorno de Pichichi. El Athletic y sus historias» Bilbao (Bilboko Udala): 45. 2004ko abendua.
- (Gaztelaniaz) «Leyendas del Athletic Club de Bilbao – 'Pichichi'» El Correo 2016-5-23.
- (Gaztelaniaz) «Primera ofrenda a Pichichi en el nuevo San Mamés» Marca 2013/09/16.
- (Gaztelaniaz) «El Athletic comunica la baja a Felipe, Bordas y Escalona» Diario AS 2006-5-31.
- (Gaztelaniaz) «Pichichi es Dani» El Correo 2018-11-23.
- (Gaztelaniaz) Relaño, Alfredo. (2005/03/18). «Ofrenda de flores al busto de Pichichi» Diario AS.
- (Gaztelaniaz) La Liga. (2017-5-15). ¿Conoces la historia de 'Pichichi'?. .
- Saiz Valdivieso, Anfonso Carlos. (1998). Athletic Club, 1898-1998 : Crónica de una leyenda. III León: Everest S.A, 235 or. ISBN 84-241-9528-0. OCLC .40463940
Aipua: «Jatorrizko testua gaztelaniaz: «Mi primo Pichichi es el mejor jugador del Athletic y el mejor jugador de España, todos lo dicen. Tiene un shoot tremendo, por bajo y muy bien dirigido, que no hay goal-keeper que pueda pararlo. No falla un penalty. Pero sobre todo sabe driblar como nadie y es capaz de correr el campo, de un goal a otro, con el pelotón pegado a los pies sin que nadie se lo pueda quitar, hasta meter un goal genial. También es extraordinario en los remates de cabeza, sobre todo en los "corners". Cuando el Athletic va mal en algún partido, el público espera siempre una de esas genialidades de Pichichi.»». - (Gaztelaniaz) «El primer partido de la historia de España» Goal.com.
- (Gaztelaniaz) «El nacimiento y debut de la selección en los Juegos de Amberes 1920» Furia Roja.