Rafael Mikoleta
Rafael Mikoleta Zamudio[1] —bere garaiko idazkeran, Rafael Micoleta Çamudio—[2] (Bilbo, Bizkaia, 1611ko azaroaren 19a – ?) euskal idazle eta gramatikaria izan zen.
Rafael Mikoleta | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Bilbo, 1611ko azaroaren 19a | ||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||
Heriotza | ? ( urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea eta apaiz katolikoa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Bizitza
1611ko azaroaren 19an San Antonio Abad parrokian bataiatua, aita Martin Mikoleta eta ama Mari Otxoa Zamudio izan zituen.[3] Apaiz katolikoa izan zen. Lizentziaduna zen, doktorea eta epailea.
1653. urtean, Modo Breue de aprender la lengua Vizcayna, euskara ikasteko metodoa, idatzi zuen, baina ez zen orduan argitaratu; Ingalaterrarekin Bilbok zeuzkan merkataritza harremanak zirela eta, Londresa eraman zuten eskuizkribua, eta Sir Thomas Browneren eskuetan egon zen, harik eta British Museumera eraman zuten arte. Handik kopiatuta, Salvador Sempere Miquelek argitaratu zuen lehen aldiz, Bartzelonan, 1880an.
Mikoletarena da euskal gramatika bat egiteko lehen saioa. Garrantzitsua da garai hartan Bilbon hitz egiten zen euskara ezagutzeko. Eskuizkribu horretaz Koldo Mitxelenak hauxe dio:[4]
« | (Gaztelaniaz) Aunque escritos en un lenguaje muy impregnado de romanismos, tienen animación y de cualquier modo constituyen la única muestra, con la excepción de los refranes recogidos por el guipuzcoano Isasti, de prosa de tema no religioso escrita en el siglo XVII en territorio español. La variedad vasca de Bilbao, llena de arcaísmos y de innovaciones recientes, que un autor de finales del XVIII describía pintorescamente como una especie de tertium quid ni vascuence ni romance y cuyos restos han sido recogidos con cariño por Arriaga y Unamuno, tiene así un monumento de notable antigüedad | » |
Euskal letretan azaltzen zaigun lehen bilbotarra izan zen. Xabier Kintanaren ustez kuriosoa da, bilbotar batek idatziriko lehenbiziko euskal liburua, euskara ikasteko metodo bat izatea, Bilbok bere jatorrizko hizkuntza berreskuratzeko izango zuen garrantziaren profezia egiten zelako. Liburu horri esker jakin izan da garai hartan Bilbon egiten zen euskara nolakoa zen, eta harrigarria bada ere, gauza batzuetan behintzat, baterago zetorren oraingo euskara batuarekin gaurko bizkaierarekin baino. Adibidez, "zeIan"moduzko galdetzailearen ordez, "nolan" esaten zen Bilbon garai hartan, oraingo "nola" arruntaren antzera, hain zuzen. Orduko bilbotarrek baina, bazekiten euskaraz eta dirudienez Mikoletak bere hizkuntza kanpotarrei irakasteko asmoz idatzi zuen bere liburua, horren eskueskribua non eta Londresko British Museum-en aurkitzeak argi erakusten digun bezala. Mikoletari zor zaio, beraz, hiri honen hizkuntz sustrai zaharrak gogoan gordetzea.[5]
Liburu barruan dago, halaber, Modo de la vizcayna poesía y sus versos izeneko atala, bertso neurtze araudi bat finkatzen duena.
Lanak
Gramatika
Nabarmena da Modo Breue de aprender la lengua Vizcayna[6] (Revista de Ciencias Históricas). 1653an argitaratua eta gaztelaniaz idatzia, oso interesgarriak dira dakartzan lexikoa eta adibideak (bertso-lerroak), Bilboko orduko hizkerari dagozkionak.
Ondorena
Gaur egun, haren izena daraman ipuin lehiaketa bat egiten da Bilbon urtero. Partaide gehienak hiri horretako ikastetxeetako ikasleak dira, eta 6-16 urte bitartekoak izan behar dute.
Ikus, gainera
- Bilboko euskera.
- Euskal hiztegien zerrenda.
- Refranes y Sentencias (1596).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
- Angel Zelaieta (editore), Rafael Micoleta Çamudio:Modo breue de aprender la lengua Vizcayna, 1653.
- Euskadiko Artxibo Sistema Nazionala. Erregistro Sakramentala. .
- Mitxelena, Koldo (1960), Historia de la literatura vasca, Erein, 66. orr.
- Kintana, Xabier. (1994). Bilbao, euskararen bizitzan. X. Kintanaren Euskaltzaindian sartzea. Euskaltzaindia.
- Angel ZELAIETA (Editore): "Rafael Micoleta Çamudio: Modo Breue de aprender la lengua Vizcayna1653.
Kanpo estekak
- «Rafael Mikoleta», Literaturaren Zubitegia.
- Rafael Mikoleta: Elkarrizketak. 1653. Klasikoak.Armiarma.eus
- Mikoleta literatura lehiaketaren 2007ko edizioa.