Rafael Lapesa
Rafael Lapesa Melgar (Valentzia, 1908ko otsailaren 8a - Madril, 2001eko otsailaren 1a) espainiar idazle eta hizkuntzalaria izan zen. Filosofia eta letretan doktorea, eta Espainiako Hizkuntza eta Historiaren Errege Akademietako kidea. Ramón Menéndez Pidalen ikasle izan zen eta 1947an gramatika historikoko katedra lortu zuen Madrilgo Unibertsitatean. 1983an Ikerketa arloko Menéndez Pidal saria jaso zuen Koldo Mitxelenarekin batera, eta 1986an Asturiasko Printzea saria, bizitza osoan egindako lanagatik. Honoris causa doktore titulua ere eman zioten hainbat unibertsitatetan. Hizkuntzalaritzari eta literatura-ikerketei eskaini zizkien bere ahalegin guztiak, eta gaztelaniaren historian egin zituen ekarpenak oinarri-oinarrizkoak dira edozein ikerketarako. Lapesaren idazlan nagusiak dira: Historia de la lengua española (1942, Espainieraren historia) testu-liburua; La trayectoria poética de Garcilaso (1948, Garcilasoren jarduera poetikoa); La obra literaria del Marqués de Santillana (1957, Santillanako Markesaren literatura lanak); De la Edad Media a nuestros días (1967, Erdi Arotik gure egunetara); Poetas y prosistas de ayer y de hoy (1977, Atzoko eta gaurko olerkari eta prosalariak); El español moderno y contemporáneo (1996, Espainiera modernoa eta gaur egungoa).
Rafael Lapesa | |||||
---|---|---|---|---|---|
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Valentzia, 1908ko otsailaren 8a | ||||
Herrialdea | Espainia | ||||
Heriotza | Madril, 2001eko otsailaren 1a (92 urte) | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | Pilar Lago Couceiro (en) | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea Instituto Cardenal Cisneros (en) | ||||
Tesi zuzendaria | Ramón Menéndez Pidal | ||||
Doktorego ikaslea(k) | Germán de Granda (en) Ricardo Zierbide Martinena Humberto López Morales (en) | ||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Irakaslea(k) | Vicente García de Diego Eloy Luis André (en) Andrés Ovejero Bustamante (en) Américo Castro Ramón Menéndez Pidal Tomás Navarro Tomás (en) | ||||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | hizkuntzalaria, unibertsitateko irakaslea, filologoa, idazlea eta erromanista | ||||
Enplegatzailea(k) | Madrilgo Complutense Unibertsitatea Salamancako Unibertsitatea Centro de Estudios Históricos (en) | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Real Academia Española Historiaren Errege Akademia International Association of Hispanists (en) Hispanic Society of America (en) Real Academia Galega Acadèmia de Bones Lletres de Barcelona (en) Institución Alfonso el Magnánimo (en) Royal Academy of Valencian Culture (en) |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.