Rafael Gurrea

Ibilbidea

Irunberrin, Armañanzasen edo Iruñean aritu zen Rafael Gurrea irakasle. Hala ere, 1990ean eszedentzia eskatu zuen politikagintzan buru belarri jardun ahal izateko.

Nolanahi ere, bere ibilbide politikoa lehenago hasi zen, 1974an, Burlatako alkatea izan baitzen. Bere lehendabiziko alderdia UCD izan arren, berehala UPNra jo zuen. Nafarroako parlamentaria 1979tik izan da. Bere une politikorik garrantzitsuena 1996 eta 2003 bitartean etorri zen, Nafarroako presidenteordea eta Predidentetza, Barne nahiz Tokiko Administrazio sailburua izan zenean. 2003-2007ko legegintzaldian, Nafarroako Parlamentuko burua izan zen.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.