Rafael Biteri
Rafael Biteri Txabarri (Bilbo, 1952ko uztailaren 11) bizkaitar futbolaria ohia da, aurrelari moduan aritu zena.
Rafael Biteri | |||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Bilbo, 1952ko uztailaren 11 (71 urte) | ||||||||||||||||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria | ||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | aurrelaria |
Biografia
Athletic Clubeko harrobian hezi zen. 1970 eta 1973 artean Bilbao Athleticen parte izan zen, non 30 gol baino gehiago sartu zituen. Athletic Clubeko lehen taldearekin 1972ko azaroaren 19an egin zuen debuta Valentziaren aurka.[1] Astebete geroago, etxekoen binakoa lortu zuen Real Oviedoren aurka. Denboraldia hartan hamalau partidatan jokatu zuen, horietatik hamar titular bezala.
1973an Burgos Club de Fútbol taldean sartu zen. 1975-76 denboraldian taldeko goleatzaile nagusia izan zen, horrela Lehen Mailara igotzen lagunduz. Hurrengo bi denboraldietan, jada Lehen Mailan, zortzi eta zazpi gol sartu zituen, hurrenez hurren. 1978-79 denboraldia bukatzean erretiratu zen, hiru partida jokatu ondoren. Guztira, Lehen Mailako 78 partida jokatu zituen, non 19 gol sartu zituen.
Ibilbidea
Kluba | Urtea(k) |
---|---|
Bilbao Athletic | 1970-72 |
Athletic Club | 1972-73 |
Burgos Club de Fútbol | 1973-79 |
Tituluak
Titulua | Kluba | Urtea |
---|---|---|
Kopa | Athletic Club | 1973 |