Radviliškisko gudua
Radviliškisko gudua 1919ko azaroaren 21etik 22ra iraun zuen konfrontazio militar bat izan zen, Lituaniako errepublikaren eta Bermontiarren artean. Borroka hau Lituano-Bermontiar Gerraren gatazka nagusiena izan zen, baita porrot handia Bermontiarrentzat.
Radviliškisko gudua | |||
---|---|---|---|
Lituano-Bermontiar Gerra | |||
Data | 1919ko azaroaren 21a - azaroaren 22a | ||
Lekua | Radviliškis ( Lituania) | ||
Emaitza | Lituaniar garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Aurrekariak
1918an, Brest-Litovskeko Ituna Alemaniar Inperioaren eta Boltxebikeen arteko bakea bermatu zuen, eta Alemaniak lortutako lurren artean Lituania zegoen, gaur egungo Lituania baino handiago. Bake ituna sinatu eta gero Lituanian krisia egon zen eta erresuma duseztatua izan zen, Mindaugas II erregea boteretik kanporatzean. 1918ko Azaroaren armistizioa eta gero Alemaniak ekialdean kontrolatutako lurrak galdu zituen eta Lituania Alemaniarengatik independentzia aldarrikatu zuen. Boltxebikeek Brest-Litovskeko ituna deuseztatu zuten ere eta Baltikoa inbaditu zuen. Alemaniar Inperioa lurren kontrola galdu izan arren hainbat armada zeuden lurraldean, eta hauetatik askok Boltxebikeen kontra borrokatzea erabaki zuten. Hauen agintari bezala Pavel Bermondt-Avalov izendatu zuten, Georgiako kosako bat.
Pavelek Boltxebikeen kontra ez borrokatzea erabaki zuen, eta ordea, Letonia eta Lituaniako herrialdeak inbaditu zituen Alemaniaren kontrolpean jarraitzen zutela bermatzeko.
1918ren erdialdean Letoniatik kanporatua izan zen, baina Berlinetik jasotako aginduei ez entzuna egin eta Lituanian sartu zen iparretik 50.000 soldadu gutxi gora beherarekin. Garai hartan Lituaniarrak Boltxebikeen kontra borrokatzen ari ziren eta ezin zuten beste etsai bati gerra deklaratu, honengatik bermontiarrek lituaniar lur multzo handiak hartu zuten, ia oposizio gabe. Herritarrak partisano taktikak erabiltzen hasi ziren bere lurrak defendatzeko, bermontiarrek hartzen zituzten herriak harrapaketa eta arpilatze jarraitua jasaten zutelako. 1919ko urrian bermontiarrak Samogitiako zati handi bat kontrolatzen zuten, Šiaulai, Biržai eta hainbat hiri garrantzitsu gehiago probintzia honetan egonda. Bermontiarrek herri bat hartu eta gero herrian Errusiera soilik hitz egitea behartzen zuten.
Azkenean, urriaren amaieran lituaniar armadak Bermontiarrak erasotu zituen ofentsiba batean "Siauliai Operazioa" izenarekin. [1] Gudu hau operazioaren punturik gorenena izan zen.
Gudua
Lituaniar armadak Radviliškistik hurbil Kazys Ladiga jeneralaren aginpean zeuden. Bermontiarrak lau egun lehenago Rigatik kanporatuak izan ziren, hiria hartzea ez lortu eta gero eta bere armaden morala oso baxua zen. Porrota jaso eta gero Radviliškiserantz atzeratu ziren, trenbide-sare oso garrantzitsua zena eta 600-800 soldadu gutxi gora behera han uztea erabaki zuten Lituaniarren erasoengatik babesteko.
Lituaniarren lehen erasoa Azaroaren 21aren goizean etorri zen; Vincas Grigaliūnas-Glovackis komandantearen 2. Lituaniar Infanteria Erregimentua (2192 soldaduz eta 39 ofizialez osatua) erasoa aurrera eraman zuen.[2] Radviliškistik hurbil zeuden Karčema eta Ilgūnai herrixketatik iparralderantz mugitu ziren eta hiriaren kanpoaldea hartu zuten. S. Oželys tenientea eta bere destakamentua hilerria hartu zuen eta barrurantz sartu ziren baina errefortzuak jaso ez zituenez kanporatua izan zen berriro. Eguna amaitzean 16 hildako eta 50 zauritu gutxi-gora-behera zenbatu zuten. [2] Gauean Lituaniarren beste armada batek iparraldetik sartzea saiatu zuen, eta hainbat herri txiki hartzea lortu zuen baina erasoa ere gelditu izan zen. Azaroaren 22aren goizean Ladiga jeneralak 1. Lituaniar Infanteria Erregimentuari borrokan sartzea agindu zien; hauek erreserban egon ziren momentu hartara arte. 1. Erregimentua Vladas Skorupskis tenientearen aginpean zegoen. Erasoa goizeko 11:27an hasi zuen eta ipar-ekialdetik hiria hartzen saiatu zuten. Bermontiarren kontraerasoa artilleriarekin gelditua izan zen eta armada hirian sartu zen. Erasoa arratsalde osoa jarraitu zuen eta amaitzean bizirik zeuden Bermontiar gehienak trenbideen bidez alde egin zuten.
Ondorioak
Guztira Lituaniarrek 37 hildako eta 100 baino geihago zauritu izan zituzten eta Bermontiarrek 210 hildako, 430 zauritu eta 131 harrapatu izan zituzten. Lituaniarrek Bermontiarrak atzean utzitako hainbat material harrapatu zituzten; hauen artean 30 hegazkin, 100 ametrailadora eta 10 mortero. Gudu hau eta gero Bermontiarren armada desintegratu egin zen eta Abenduaren amaieran Alemaniar guztiak Lituaniatik alde egin zuten.
1999an, guduaren 80. urteurrenean monumentu bat eraiki zen hirian.
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Šiaulių operacija» www.vle.lt (Noiz kontsultatua: 2019-06-19).
- (Ingelesez) «Radviliškio kautynės» www.vle.lt (Noiz kontsultatua: 2019-06-19).