Radio Vitoria
Radio Vitoria Gasteizko irrati katea da, Araba osorako emititzen duen arren. Emisioa ia osorik gaztelaniaz egiten dute.
Radio Vitoria | |
---|---|
Datuak | |
Mota | irrati-estazioa |
Herrialdea | Espainia |
Erabilitako hizkuntza | gaztelania |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Jabea | EITB |
Historia | |
Sorrera | 1934 |
webgune ofiziala |
1934 inguruan sortuta, 1982tik EITB taldekoa da. 2000. urtean aldaketa sakonak eduki zituen irratiak, tartean egoitza nagusiaren leku-aldatzea. Ordutik, unibertsitate-gunean dago, Domingo Martinez de Aragon kalean.
Entzuteko
2013an Anplitude Modulatuaz emititzeari utzi zion. Egun FM zein Internet bidez entzun daiteke.
FM
- Aramaio: 93.3 FM
- Bóveda: 91.8 FM
- Fresneda: 103.9 FM
- Kanpezu: 106.5 FM
- Gasteiz: 104.1 FM
- Samaniego: 102.8 FM
- Kuartango: 105.8 FM
Ikus, gainera
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.