Radio City Music Hall
Radio City Music Hall da New York hirian kokaturiko ikuskizun-areto erraldoi bat, Art Déco estilokoa. Rockefeller Center-en dago, eta Edward Durell Stone arkitektoaren nahiz Donald Deskey barnealde-diseinatzailearen obra da.
Radio City Music Hall | |
---|---|
AEBko Leku Historikoa | |
Rockefeller Center | |
Radio City Music Hall. Fatxadaren ikuspegia. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | New York |
Ameriketako Estatu Batuetako hiri | New York |
Borough | Manhattan |
Koordenatuak | 40°45′35″N 73°58′45″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1932 |
Inaugurazioa | 1932ko abenduaren 27a |
Jabea | Tishman Speyer (en) |
Izenaren jatorria | Radio Corporation of America |
Edukiera | 5.945 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Edward Durell Stone (en) |
Estiloa | Art Déco arkitektura |
Ondarea | |
AEBko Leku Historikoa | 78001880 |
Kontaktua | |
Helbidea | 1260 6th Avenue, New York, NY 10020 |
Webgune ofiziala | |
5.933 eserleku dauzka, eta kopuru horrekin, munduko zinema-aretorik handiena izan zen, publikoari ireki zenean, 1932ko abenduaren 27an. 1979z geroztik, areto honetan ez da zinema-emanaldi erregularrik izaten. Gehienbat, kontzertuak eta ikuskizunak eskaintzen dira gaur egun. Bereziki aipagarria da eguberrietan taularatzen den Radio City Christmas Spectacular ikuskizun itzela, zeinean parte hartzen baitute The Rockettes gisa ezaguturiko emakume dantzariek.
Aretoa eraiki zen garaian, haren barrualdearen dekorazioaren Art Déco estiloak haustura ekarri zuen ordura arte zinema-aretoetan ohikoa zen rokoko estiloaren apaindura astunekin.
Eszenatokiak 20 metroko sakonera eta 44 metroko zabalera ditu, eta sartzen ari den eguzki baten antza dauka.
Kanpo estekak
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |