Radhanath Sikdar

Radhanath Sikdar (Kalkuta, Bengala: রাধানাথ শিকদার (India), 1813 - Chandannagar (India), 1870eko maiatzaren 17a) bengaliar matematikaria izan zen, Himalaiako "Peak XV" (XV. Gailurra) mendiaren altuera kalkulatu eta munduko mendirik altuena zela aurkitu zuena. Geroago, "Peak XV" Everest berrizendatu zuten.

Radhanath Sikdar

Bizitza
JaiotzaKalkuta, 1813
Herrialdea Britainiar Raj
HeriotzaChandannagar, 1870eko maiatzaren 17a (56/57 urte)
Hezkuntza
HeziketaKalkutako Unibertsitatea
Presidency University (en) Itzuli
Hare School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria
Enplegatzailea(k)Kalkutako Unibertsitatea

Biografia eta ekarpenak

Radhanath Sikdar Kalkutan jaio zen, Bengalan (India), 1813an. Tituram Sikdar izan zuen aita eta Rabindranath Tagore jaio zen tokian ezarri zen sendia. Radhanath izan zuen seme zaharrena; Srinath, berriz, gazteena eta beste hiru arreba ere izan zituzten.

Arazo ekonomikoak izan zituzten eta Radhanath eta Srinathek zailtasunak izan zituzten ikasketak burutzeko, baina, azkarrak biak, bekak lortu zituzten eta aurrera egiteko aukera izan zuten. Radhanathek liburutan xahutzen zuen dirulaguntzaren gehiengoa eta Srinathek atera zuen, gehien bat, familia aurrera[1].

Radhanath herriko eskolan hasi zen ikasten eta, gero, Kamal Basu kristauak sortutako eskolara joan zen.

1824an, Radhanath Kalkutako Hindu Collegen (Presidency University) hasi zen eta, 1830ean, matematika ikasten hasi zen John Tytler irakaslearekin. Urte horretan irakurri zuen Radhanathek Newtonen Philosophiæ Naturalis Principia Mathematica (1687)

1828 eta 1832 artean, Radhanathek Euklidesen Elementuak eta beste asko ere irakurri behar izan zituen. Bi zirkuluen arteko tangente komuna marrazteko metodoa asmatu zuen eta ikerketa argitaratu zioten[1].

Garai hartako Britainiar Rajen instituzio bat zen Indiako Topografo Orokorrarentzat egin zuen lan.

1840an, Topografia Trigonometrikoko Proiektu Handian (Great Trigonometrical Survey) hartu zuen parte eta Hare School deituriko ikastetxean eta, ondoren, gaur egun Lehendakaritza Eskola izenaz ezagutzen den Hindu College-en (Kalkuta, India).

Radhanath Sikdarrek 79 tontorren kokapena eta garaiera zehazteko ardura izan zuen.Argiaren difrakzioa edo tenperatura eta airearen presioaren fluktuazioak eragiten zituzten akatsak kontuan hartu eta gero, kalkulu luze eta konplexuen ondoren, 1852an, Sikdarrek Peak XV-ak 29.002 oin (8.840 m) neurtzen zituela ezarri zuen eta, garaiera handieneko munduko tontorra izan zitekeela[2].

Zaila zen ondorio zuzenak atera zituen jakitea eta kosta egin zen berri hura argitaratzea. Azkenean, arrazoia eman zitzaion, baina Everest izena eman zitzaion, aurreko arduradun izan zenaren omenez, Radhanath Sikdar inon aipatu gabe geratu zelarik.

1854an, Masik Patrika egunkaria sortu zuen, emakumearen heziketa, hezkuntza eta sustapena bultzatzeko xedean.

Radhanath Sikdar ez zen sekula ezkondu eta 1862an hartu zuen erretiroa. 1870eko maiatzaren 17an hil zen, Hooghlyren ertzean zuen Chandannagarreko etxean, Kalkuta ifarraldean.

Ez dira indiar gutxi, Atal Behari Vajpyee tartean lehendakari ohia tartean, Everest gailurrak Sikdar matematikariaren izena izan beharko lukeela diotenak eta ez Topografia Trigonometrikoko Proiektu Handiaren buru izan zen George Everest jeneral britainiarrarena.

1802ko apirilaren 10ean, Indiako Posta Zerbitzuak zigilu bat igorri zuen 2004ko ekainaren 27an Madrasen (gaur egungo Chennai, India) sortu zen Topografia Trigonometrikoko Proiektu Handiaren oroitzapena eginaz. Radhanath Sikdar eta Nain Singh agertzen dira zigilu horietan, gizarteari egin zioten ekarpen garrantzitsu hura eskertuz.

Londresko Arku Handiaren Erakusketak Proiektuarekin hasi zen Indiako azpikontinentearen topografiaren behaketa eta erregistro sistematizatuari egiten dio erreferentzia[2].

Erreferentziak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.