Rackham Gorria
Rackham Gorria Hergék idatzi eta marraztutako Tintinen abenturak kontatzen dituen komiki batzuetan agertzen den fikziozko pertsonaia bat da.
Rackham Gorria | |
---|---|
Tintin universe (en) ![]() | |
Argitalpena | |
Ageri den obrak | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Jaiotza | , 1650 |
Heriotza | , 1698 |
Sexua | gizonezkoa |
Jarduera | pirata |
Rackham Gorria sekulako aberastasuna zuen pirata bat zen, bere itsasontzia, gizonak eta biziarekin batera François de Hadoquek lapurtu ziona, Haddock kapitainaren arbasoa, Adarbakarraren sekretua komikian kontatzen denaren arabera.
Aipaturiko komikiaren arabera, François de Hadoque eta Rackham Gorriaren arteko topaketa 1698an gertatu zen. François de Hadoque frantziarra Santo Domingo uhartetik abiatu zen Europarantz, gidatzen zuen itsasontzia, Adarbakarra izenekoa, Rackham Gorriak eta honen gizonek abordaiatu zutenean. Honen ondorengo guduan, piratek Hadoqueren itsasontzia eurenganatzea lortu zuten, baina Rackhamen ordezkaria, Diego Navarro, frantziarraren esku hil zen eta piraten itsasontzia hondoratu egin zen. Piratak armekin eta altxorrarekin pasa ziren frantziar itsasontzira eta Hadoque preso hartua izan zen, baina gauean, piraten tripulazioak bere garaipena ospatzen zuen bitartean, Hadoquek ihes egitea lortu zuen. Rackhamek ihes egiten ari zela atzeman zuen eta elkarren aurka borrokatu zuten, baina Hadoqueren esku hil zen, honek, ondoren, Adarbakarra itsasontzia eztandarazi zuelarik.
Rackham Gorriaren pertsonaia Jack Rackham benetako piratan oinarritua dago.