Rachid Boudjedra

Rachid Boudjedra (arabieraz: رشيد بوجدرة; Ain El-Beida, Aljeria, 1941 -) aljeriar idazlea da, frantsesez idazten duena.

Rachid Boudjedra

(2019)
Bizitza
JaiotzaAïn Beïda (en) Itzuli, 1941eko irailaren 5a (82 urte)
Herrialdea Aljeria
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea
Aljerko Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
arabiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, kazetaria eta gidoilaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
IMDB: nm1215949 Edit the value on Wikidata

Biografia

Lehenengo eleberriarekin egin zen ezagun Boudjedra, La Répudiation (1969, Uko egitea). Lan horretan gogor salatzen du bere herrialdeko aginpide patriarkala eta emakumeen egoera. L'Insolation (1972, Intsolazioa), eta Topographie idéale pour une agression caractérisée (1975, Eraso bereizgarri baterako topografia ideala) lanetan aurrekoaren bide beretik egin zuen. L'Escargot entêté (1977, Barakuilu tematia) lanean umore beltzaren arrastoak ikusi zituen kritikak.

Dena dela, ondorengo eleberriak izan ziren ospetsuenak: Le Vainqueur de coupe (1981, Kopa irabazlea) eta Le Démantèlement (1981, Eraispena).

Boudjedraren hizkuntza aberatsa da oso, barrokoa, bizitasun eta irudimenez betea. Frantsesez idazten duen aljeriar idazle handientzat hartzen da. Kultura frantsesaren barruan sarturik badago ere, arretaz arduratzen da gaur egungo arabiar munduko arazoez (1981, Les Mille et Une Années de la nostalgie), eta hala erakusten dute idatzi zituen bi saiakera-lanek: La Vie quotidienne en Algérie (1971, Aljeriako eguneroko bizitza), eta Journal palestinien (1972, Palestinar egunkaria).

Poema-bilduma bat ere idatzi du, Pour ne plus rêver (1975, Amets gehiago ez egiteko), tonu erasotzaile eta gogorrarekin. Azken lanak Lettres algériennes (1995, Aljeriar gutunak) eta La vie à l'endroit (1997, Bizitza inguruan) ditu.

Bibliografia

  • Pour ne plus rêver, Éditions Nationales Algéiennes, 1965; SNED, 1981.
  • La Répudiation, Denoël, 1969 (ISBN 2-207-28008-X); Gallimard Folio, 1981.
  • La Vie quotidienne en Algérie, Hachette, 1971.
  • Naissance du cinéma algérien, Maspero, 1971.
  • L'Insolation, Denoël, 1972; Gallimard Folio, 1987.
  • Journal Palestinien, Hachette, 1972.
  • L'Escargot entêté, Denoël, 1977.
  • Topographie idéale pour une agression caractérisée, Denoël, 1975; Gallimard Folio, 1986.
  • Les 1001 Années de la nostalgie, Denoël, 1979; Gallimard Folio, 1988.
  • Le Vainqueur de coupe, Denoël, 1981; Gallimard Folio, 1989.
  • Extinction de voix, poèmes, SNED, 1981.
  • Le Démantèlement, Denoël, 1982.
  • La Macération, Denoël, 1984.
  • Greffe, Denoël, 1985.
  • La Pluie, Denoël, 1987.
  • La Prise de Gibraltar, Denoël, 1987.
  • Le Désordre des choses, Denoël, 1991.
  • Fis de la haine, Denoël, 1992; Gallimard Folio, 1994.
  • Philippe Djian, Éd. du Rocher, 1992.
  • Barbès-Palace, Éd. du Rocher, 1993.
  • Timimoun, Denoël, 1994; Gallimard Folio, 1985.
  • Mines de rien, théâtre, Denoël, 1995.
  • Lettres algériennes, Grasset, 1995; Le Livre de Poche, 1997.
  • La Vie à l'endroit, Grasset, 1997; Le Livre de poche 1999.
  • Fascination, Grasset, 2000; Le Livre de poche 2002.
  • Le Directeur des promenades, Éd. du Rocher, 2002.
  • Cinq Fragments du désert, Barzakh, 2001; Éd. de l’Aube, 2002.
  • Les Funérailles, Grasset, 2003.
  • Peindre l’Orient, Éd. Zulma, 1996.
  • Hôtel Saint Georges", Ed. Dar El-Gharb, 2007

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.