Rachel Whiteread
Rachel Whiteread (Londres, Erresuma Batua, 1963ko apirilaren 20a) britainiar artista da. Batez ere, molde-forma duten eskulturak sortzen ditu. 1993an Turner Saria irabazi zuen lehen emakumea izan zen.[1]
Rachel Whiteread | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1963ko apirilaren 20a (60 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Londresko University College University of Brighton (en) Slade School of Fine Art (en) Cyprus College of Art (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea, marrazkilaria, argazkilaria, conceptual artist (en) eta installation artist (en) |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Londres eta Brighton |
Jasotako sariak | |
Mugimendua | Arte garaikidea |
Whiteread 1997an Errege Akademian Sensation erakusketan erakutsi zuen artista gazte britainiarretako bat izan zen. Ospe handieneko lanen artean hauexek daude: Etxea, etxe viktoriar baten barruko hormigoizko moldea; Vienako Judatz Holocaust Memoriala, orrialdeak aldrebes dituen liburutegi bateko apalak dirudite; eta Untitled Monumentua, Londresko Trafalgar Square laugarren zokalorako erretxinazko eskultura.
2006an Britainiar Inperioko Ordenaren komandante (CBE) izendatu zuten, eta 2019an Britainiar Inperioko Ordenaren Dama Komandante (DBE), Birthday Honours, artearen alde egindako zerbitzuengatik.
Biografia
Hezkuntza eta bizitza goiztiarra
Whiteread 1963an jaio zen Londresen.[2][3] Bere ama artista, Patricia Whiteread, 2003an hil zen 72 urte zituela.[4] Haren aita, Thomas Whiteread, geografia-irakaslea, Unibertsitate Politeknikoko administratzaile akademiko eta Alderdi Laboristaren jarraitzailea izan zen, eta 1988an hil zen, Whiteread arte-eskolan ikasten ari zela.[5] Hiru ahizpetako hirugarrena da – bi nagusiagoak biki monozigotikoak dira.
Richard Wilson eskultorearekin tailerra hartu eta hustu zuenean, objektuak husteko aukerez jabetzen hasi zen. Denbora labur batean Zipreko Arte Unibertsitatean aritu zen.[3] 1985etik 1987ra eskultura ikasi zuen Slade Arte Eskolan (University College, Londres), eta Phyllida Barlow-en eskolak jaso zituen. 1987an MA batekin graduatu zen.[6]
Lan ibilbidea
Whiteread denbora labur batez Zipreko Arte Unibertsitatean aritzeaz gain, gainbegirale gisa lan egin zuen Serpentine Galerian.[9]
Denbora batez, Highgate hilerrian lan egin zuen, denborak hondatutako hobien estalkiak konpontzen. 1987an hasi zen erakusten, 1988an egin zuen lehen banakako erakusketa. Londresko ekialdeko sinagoga zahar batean bizi eta lan egiten du Marcus Taylor eskultore lagunarekin.[7][8]
Lana
Whiteread-en lan asko etxeko objektu arrunten moldeak dira, askotan espazio negatiboak. Adibidez, ezaguna da espazio irekiko molde sendoak egiten dituelako altzarietan, hala nola, mahai eta aulkietan, xehetasun arkitektonikoetan eta eraikin eta gela osoetan.[10] Batez ere piezak egitean lerroa eta forma lantzen ditu. Whiteread zera dio:
" Moldeek urte eta urte batzuetako hondarrak dituzte" .[11]
Whiteread etxeko objektuen moldeak sortzen hasi zen eta Armario (Closet) izenekoa izan zen sortu zuen lehen eskultura. Igeltsuzko molde bat egin zuen egurrezko armairu baten barruan, eta feltro beltzez estali zuen. Lan hri egiteko, armairu ilun batean ezkutatzeko haurtzaroko memorietan oinarritu zen.
Graduatu ondoren, estudio gisa espazio bat alokatu zuen, eta hantxe sortu zuen Shallow Breath (1988), ohe bateko behe-mailako moldea, aita hil eta gutxira sortua.[3]
Bi eskulturak 1988an erakutsi ziren lehen banakako erakusketan, etxeko beste pieza batzuen moldeekin batera. Lan guztia saldu egin zen, eta, horri esker, diru-laguntzak eskatu zituen eskultura handiagoak finantzatzeko.
Ghost
Lehen banakako erakusketa egin ondoren, Whiteread-ek erabaki zuen etxeko objektuek bizi izan zuten espazioaren molde bat egitea. Diru-laguntzak eskatu zituen, "Gela bateko airea momifikatzea" proiektua deskribatzeko.[12] Ghost 1990ean osatu zuen. Londresko iparraldeko Archway Roadeko etxe bateko gela batetik atera zuten moldea, txikitan hazi zen etxearen antzekoa.[13] Lan hori egiteko errepidea zabaldu egin zen eta etxea bota. Igeltsua erabili zuen moldea hormetatik eta sabaitik sekzioetan ateratzeko, eta metalezko marko baten bidez lotu zituen.[14]
House eta Turner Prize
1993ko urrian Whiteread-ek House lana osatu zuen, terraza viktoriarreko etxe baten moldea. 1991n hasi zuen proiektua. Bere lanik ezagunena, agian, etxe viktoriar baten barruko hormigoizko molde horia da, Londresko ekialdean dagoen jatorrizko etxearen -193 Grove Road– kokapenean erakutsia (kaleko etxe guztiak eraitsita zeuden). Erantzun mistoak izan zituen, eta, beraz, Turner saria irabazi zuen 1993an artista britainiar gazte onenari eta K Foundation Art Award saria artista britainiar txarrenari.[15] Turner saria irabazi zuen lehen emakumea izan zen.[1]
Sariak eta aintzatespenak
- 1993an Turner Saria
Iruditegia
- Tate Modern, London , 2005
- Holokaustoko juduei eskainia
- Holocaust Mahnmal, Viena, 2006
- Hego aingeruak, 2006
- Tate Modern London 2006
- Barrutik, 2008
- Whitechapel Art Galleryn, 2012
- Fatxada berria, 2012
- Houghton Hut, 2016
- Oilotegia, Tate Britain, Millbank, City of Westminster, Londres, 2017
Erreferentziak
- Greenberger, Alex. (3 de diciembre de 2013). Art 101: A Short History of the Turner, the Art World's Most Scandalous Prize. ArtSpace.
- Birth registered in Ilford Registration District in the second quarter of 1963.
- Wroe, Richard. (5 de abril de 2013). Rachel Whiteread: a life in art. .
- Death registered in Tower Hamlets Registration District in December 2003.
- Death registered in Islington Registration District in September 1988.
- Higgins, Charlotte. (9 de mayo de 2017). Bish-bash-bosh: how Phyllida Barlow conquered the art world at 73. ISSN 0261-3077..
- Barber, Lynn. (15 de octubre de 2005). Boxing clever. London.
- Barber, Lynn. (26 May 2001). Some day, my plinth will come. London.
- «Turpentine» Studio Voltaire.
- Manchester, Elizabeth. (March 2005). Rachel Whiteread: Untitled (Nine Tables) 1998 - Summary. Tate.
- Brooks, Xan. (7 de octubre de 2005). The Guardian Profile: Rachel Whiteread. .
- Whiteread, Rachel. (4 de enero de 2004). The John Tusa Interviews - Rachel Whiteread. .
- Burn, Gordon. (10 de octubre de 2005). Still breaking the mould. .
- Rachel Whiteread: "Ghost". .
- Walker, John A. (1999) The house that no longer was a home, excerpt from Art & Outrage.