Rachel Carson
Rachel Louise Carson (Pittsburgh (Pennsylvania), 1907ko maiatzaren 27a - 1964ko apirilaren 14a) zoologo eta itsas biologo estatubatuarra izan zen.
Rachel Carson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Rachel Carson Homestead (en) , 1907ko maiatzaren 27a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Silver Spring (Maryland) |
Heriotza | Silver Spring (Maryland), 1964ko apirilaren 14a (56 urte) |
Hobiratze lekua | Parklawn Memorial Park (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: bularreko minbizia miokardio infartu akutua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Hezkuntza | |
Heziketa | Chatham University (en) (1925 - 1929) Johns Hopkins Unibertsitatea (1929 - 1932ko maiatza) Arte-masterra |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | itsas-biologoa, ekintzaile ekologista, zoologoa, saiakeragilea, autorea, kontserbatzailea, saiakeragilea, idazlea eta Barneko salatzailea |
Enplegatzailea(k) | United States Fish and Wildlife Service (en) Marylandeko Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Aldo Leopold (en) |
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
rachelcarson.org | |
Amak piztu zion naturarekiko maitasuna eta laster hasi zen animaliei buruzko ipuinak idazten. Zailtasun ekonomiko handiak izan arren, ikasketak burutzea lortu zuen.
Pestiziden industriaren desinformazioa salatu zuen, kutsadura saltzen zuelako aurrerapenaren izenean. Ondorioz, presio handiak jaso zituen. Hala ere, aurre egin zien eta aldi berean bularreko minbiziari aurre egiten zion. Udaberri isila (1962) argitaratu zuen, eragin handia izan zuena, batez ere Amerikako Estatu Batuetako pestizida politikan. Gaur egungo ingurumenari buruzko pentsamoldea martxan jartzen lagundu zuen.
Rachel Carson biologoari zor zaio, neurri batean TDTaren eta beste intsektizida, fungizida eta antzeko produktuen kontrolari buruzko legeak sortzea. Haren ikerketek martxan jarri zuten mugimendu filosofiko-politiko garrantzitsu bat, ekologismoa. Ingurumenaren aldeko kontzientzia modernoaren ama dugu.
« | Lehen aldiz munduaren historian, gizakia kontaktuan dago produktu kimiko arriskutsuekin (...). Goi-mendietako aintziretako arrainetan, lurpean bizi diren zizareetan, txorien arrautzetan eta gizakiarengan aurkitu dira (...). Amaren esnean azaltzen dira, eta jaiotzear den haurtxoaren ehunetan | » |
Rachel Carson |
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rachel Carson |
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |