Rabi' al-awwal

Rabi' al-awwal (arabieraz ربيع الأوّل) islamiar egutegiaren hirugarren hilabetea da. Izenak euskaraz "lehenengo udaberria" esan nahi du. Hilabete honetan musulmanek mawlid edo Mahomaren urtebetetzea ospatzen dute.

Islamiar egutegia ilargiaren araberakoa denez, urtea eguzkiaren araberakoa den gregoriotar egutegia baino 15 egun laburragoa da. Horrexegatik rabi' al-awwala ez da urtero gregoriotar egutegiko egun berean hasten. Azken urteetako rabi' al-awwala data hauetan da:

AH Lehenengo eguna (AD) Azken eguna (AD)
1431 2010eko otsailaren 15 2010eko martxoaren 16
1432   2011ko otsailaren 4   2011ko martxoaren 5
1433 2012ko urtarrilaren 24 2012ko otsailaren 22
1434 2013ko urtarrilaren 13 2013ko otsailaren 10
1435   2014ko urtarrilaren 2 2014ko urtarrilaren 31
1436 2014ko abenduaren 23 2015eko urtarrilaren 20
1437 2015eko abenduaren 12 2016ko urtarrilaren 10
2010 eta 2015 arteko rabi' al-awwalaren datak


Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.