Raúl Silva Henríquez
Raúl Silva Henríquez (Talca, Txile, 1907ko irailaren 7a - Santiago, Txile, 1999ko apirilaren 9a) txiletar kardinala izan zen.
Raúl Silva Henríquez | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1962ko martxoaren 19a -
1961eko maiatzaren 14a - 1983ko maiatzaren 3a ← José María Caro Rodríguez (en) - Juan Francisco Fresno (en) → Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Santiago de Chile (en)
1959ko urriaren 24a - ← Rafael Lira Infante (en) - Emilio Tagle Covarrubias (en) → Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Valparaíso (en) | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Raúl Silva Henríquez | ||||||
Jaiotza | Talca, 1907ko irailaren 27a | ||||||
Herrialdea | Txile | ||||||
Heriotza | Santiago, 1999ko apirilaren 9a (91 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Santiago | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Txileko Pontifize Unibertsitate Katolikoa Salesian Pontifical University (en) | ||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | apaiz katolikoa, abokatua eta apezpiku katolikoa | ||||||
Parte-hartzailea
| |||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||||
Erlijio-ordena | San Frantzisko Saleskoaren Elkartea |
Biografia
Lehen ikasketak sorterrian eta Santiagon egin zituen. 1924tik 1928ra, Zuzenbideko ikasketak egin zituen Txileko Unibertsitate Katolikoan, eta 1929an eskuratu zuen abokatu-titulua. Honoris causa doktorea da Txileko Unibertsitate Katolikoan, Yoma Collegen, Georgetownen eta Notre Damen.
1930ean, Salestarren kongregazioan sartu zen. 1934an, Italiara abiatu zen ikasketak osatzera, eta handik lau urtera ordenatu zen apaiz. Urte hartan bertan itzuli zen Txilera. Harrezkero, Teologiako irakasle gisa lan egin zuen, Rumbos (1948) aldizkaria sortu zuen, Migrazioen Institutu Katolikoa (INCAMI) antolatu zuen (1954), eta Nazioarteko Caritasen Txileko ardura hartu zuen (1956).
1959an, gotzain izendatu zuten, eta, 1961ean, artzapezpiku. 1962an, kardinal-maila eskuratu zuen, eta Vatikanoko II. Kontzilioan eta Latinoamerikako Eliz Bileretan parte hartu zuen, besteak beste. Garrantzizko lana egin zuen Augusto Pinocheten gobernuaren eta oposizioaren arteko elkarrizketetan. Besteak beste, Bakearen Aldeko Batzordea (1974) eta Kristau Humanismoaren Akademia (1975) sortu zituen.
1983an, bertan behera utzi zuen artzapezpiku-kargua. Hainbat sari eman zizkioten bai berari, Nazio Batuen Giza Eskubideen 1978ko Saria, esaterako, bai hark sortutako zenbait erakunderi, hala nola 1986ko Adiskidetasunaren Asturiasko Printzea saria Vicaría de la Solidaridad erakundeari, Pinocheten agintaldiko giza eskubideen defendatzaile nagusiari.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Raúl Silva Henríquez |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.