Raúl Alfonsín

Raúl Ricardo Alfonsín (Chascomús, Buenos Airesko probintzia, 1927ko martxoaren 12aBuenos Aires, 2009ko martxoaren 31[1]) argentinar abokatu, estatuburu eta giza eskubideen bultzatzailea izan zen. Argentinako presidente konstituzionala izan zen 1983tik 1989ra.

Raúl Alfonsín

Ahotsa
Argentinako senataria

2001eko abenduaren 12a - 2002ko uztailaren 3a
Barrutia: Buenos Aires probintzia
Argentinako senataria

2001eko abenduaren 10a - 2002ko uztailaren 3a
Barrutia: Buenos Aires probintzia

Argentinako presidentea

1983ko abenduaren 10a - 1989ko uztailaren 8a
Reynaldo Benito Bignone - Carlos Menem
Argentinako diputatua

1963 - 1967
Barrutia: Buenos Aires probintzia
Bizitza
JaiotzaChascomús (en) Itzuli, 1927ko martxoaren 12a
Herrialdea Argentina
HeriotzaBuenos Aires, 2009ko martxoaren 31 (82 urte)
Hobiratze lekuaLa Recoleta hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: birikako minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Maria Lorenza Barrenetxe
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaBuenos Airesko Unibertsitatea
La Platako Unibertsitate Nazionala
Hezkuntza-mailaabokatu defendatzailea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabokatua eta politikaria
Lantokia(k)Buenos Aires
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Radical Civic Union (en) Itzuli

IMDB: nm1866081 Discogs: 2740802 Find a Grave: 35397631 Edit the value on Wikidata

Bizitza

1949ko otsailaren 4an Maria Lorenza Barrenetxe euskaldunen ondorengoarekin ezkondu zen eta sei seme-alaba izan zituen.

1976 eta 1983 bitartean iraun zuen diktadura osteko hauteskunde demokratikoak irabazi zituen, herritarren %51,7ko babesarekin; peronistek, berriz, %45koa izan zuten.

Bere agintaldian diktaduraren arrastoak ezabatzea eta demokrazia ezartzea egin zuen bere lehentasuna. Horrela, militarren amnistia legea bertan behera utzi eta erregimenarekin zerikusirik izan zituztenak atxilotzeko bidea ireki zuen. Bere agintaldiko lehendabiziko astean, junta militarrak epaitzeko bidea emango zuten lege proiektuak sinatu eta CONADEP, Desagertutakoen Batzorde Nazionala, sortu zuen. Hala ere, militarren presioek Puntu eta Amaierako Legea eta Zor den Obedientziaren Legea indarrean jartzera begartu zuten; horiei esker, diktadura garaian gehiegikeriak egiteaz akusatutako ehunka militar zigorgabe gelditu ziren[1].

Horrezaz gainera, Estatuaren eta unibertsitatearen erreformak, industriaren sustapena, behartsuenentzako Elikatze Plan Nazionala eta alfabetatzeko proiektu zabala bultzatu zituen. José Sarney presidente brasildarrarekin Latinoamerikarako merkatu komuna sortu zuen, egungo Mercosurren aitzindaria izan zena. Beste alde batetik, Txilerekin bakea sinatu zuen, 1978an euren arteko gerra hasteko zorian egon zelako.

2009an hil zen, birikako minbiziak jota, 82 urterekin.

Erreferentziak

  1. Raul Alfonsin hil da. berria.eus (Noiz kontsultatua: 2015-08-08).

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Raúl Alfonsín Aldatu lotura Wikidatan

Ikus, gainera

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.