RRS Discovery
RRS Discovery (Royal Research Ship Discovery) Erresuma Batuan eraiki zuten hiru mastako azken egurrezko itsasontzia izan zen eta Robert Falcon Scott-ek 1901. urtean erabili zuen Antartikako esplorazioetan.
RRS Discovery | |
---|---|
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | Dundee Shipbuilders Company (en) |
Ekoizpen-lekua | Dundee |
Historia | |
Discovery espedizioa | 1901eko abuztuaren 6a - 1904ko irailaren 10a |
Discovery Investigations | 1924 - 1931 |
Gila jartzea | 1900 |
Uretaratzea | 1901eko martxoaren 21a |
Inaugurazioa | 1901eko martxoaren 21a |
Kokapena | |
Kokapena | Dundee |
Koordenatuak | 56°27′25″N 2°58′00″W |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Dundee City |
Ezaugarriak | |
Dimentsioak | Luzera (nautika): 86,62 () m |
Tona-brutoak | 736 |
Osagaiak | Masta (3a) |
Historia
RRS Discovery-ren eraikuntza Dundee Eskoziako hirian hasi zen 1900eko martxoaren 16an, eta urtebete eta bost egun geroago, 1901eko martxoaren 21ean, uretaratu zuten. Lurrun-motorrak izan arren, Discovery-ek bereziki beletan oinarritzen zen higiarazteko, ikatz-kopuru handia gordetzeko gaitasuna ez baitzuen
Bere lehen misioa Robert Falcon Scott eta Ernest Shackleton garraiatzea izan zen Antartikako esplorazio misioan, 1902ko urtarrilean iritsi zena. Antartikako kostaldearen kartografia egiten hilabete batzuk igaro ondoren, Discovery McMurdo itsasarteko izotzetan harrapatuta geratu zen, Ross uhartean, bi urtez. Une horretan, Scott eta Shackletonek Antartika kontinente bat zela ezarri zuten, eta Hego polo magnetikoa berrezarri zuten. Horrez gain, 82º 12'-ko hegoalderako posizio maximoa lortu zuten. Behin lehergailuek lagundutako arrazoi naturalengatik izotzetik atera ondoren, Discovery-ek itzulera egin zuen, Spithead portura 1904ko irailaren 10ean helduz.
Lehenengo espedizio arrakastatsu horren ondoren, Discovery Hudson Badiako Konpainiari saldu zioten, Londresen eta Hudson badiaren (Kanada) arteko zamaontzi gisa erabili zuena, Lehen Mundu Gerra arte, munizioak Errusiara garraiatzeko erabili zena. Gerra amaitu zenean, hainbat enpresatan zamaontzia izan zen berriro, baina itsasontzi modernoagoek gainditu zuten laster, eta 1920ko hamarkadaren hasieratik esplorazio lanetarako besterik ez zen erabili.
1923an Discovery berriro erosi zuten helburu zientifikoak lortzeko, eta, beraz, 1925ean baleen migrazio-mugimenduei buruzko ikerketak egin zituen. Ondoren, britainiarren gobernuak "Australia eta Zeelanda Berriko Zientzia Espedizio Antartikoari" eman zion, non 1929 eta 1931 urteen artean zerbitzatu zuen. Ondoren, gaizki kaltetu eta zaharkiturik, Discovery Londresen ainguratu zuten eta britainiar "Itsas Ondareak" erosi zuen 1979an.
1985ean, "Dundee Heritage Trust" Dundee Ondare Foundazioak erosi zuen azkenik, eta egungo kokapenera lekualdatu zuten Dundee hiriaren Tay ibaiko badian. Gaur egun, interes turistikoa da.